Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Etxebizitzen legez kanpoko okupazioa.- Azaroko osoko bilkura tradizionalean eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Vitoria-Gasteizko etxebizitzen legez kanpoko okupazioa geldiaraztekoa.
Igarobide ekologiko berria sortzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Zadorra ibaia, Gasteizko Mendiak, Izki eta Entziako KBEen etengabeko igarobide ekologikoa sortzekoa.
AGERRALDIAK
ERBEL elkartea.- Agerraldi-eskaera, ERBEL elkarteko ordezkariek Nekazaritza Batzordean agerraldia egin dezaten, informazio-saioan, erleen subespezieak edo atzerriko arrazak sartzeak eta horiek kontrolik gabe erabiltzeak tokiko ezti-erleari sortzen dion kalte handia azaltzeko.
LAB eta ELA sindikatuak.- Agerraldi-eskaera, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek Gizarte Ongizate Batzordean agerraldia egin dezaten, egoitza eta etxebizitza komunitario pribatuen hitzarmenaren negoziazioa zer egoeratan dagoen informatzeko.
Arabako Ardogintza Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia.- Agerraldi-eskaera, Arabako Ardogintza Hitzarmenaren Negoziazio Mahaiko ordezkariek Nekazaritza Batzordean agerraldia egin dezaten, hitzarmen horren negoziazioen bilakaeraren gaineko informazioa emateko.
INTERPELAZIOAK
Pedro María Uribe-Echebarríaren heriotzaren urteurrena.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak Pedro María Uribe-Echebarría Díaz zientzialari jaun arabar gailena hil zen hamargarren urteurrenean zer egingo duen jakiteko helburu duena, urteurren hori 2023. urtean beteko baita.
Egoitzetako kontratuen klausulak kentzea.- Interpelazioa, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, egoitza eta etxebizitza komunitarioen kontratuetan gehiegizkoak izan daitezkeen klausulak kentzeko neurriren bat hartzeko asmorik ote duen jakiteko.
Proiektu fotovoltaikoak.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Vitoria Solar 1 eta Vitoria Solar 2 izeneko proiektu fotovoltaikoen gainekoa.
Bilbao eta Vitoria-Gasteiz arteko autobus-lineen agiriak.- Interpelazioa, Bide Azpiegiturak eta Mugikortasun Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, AFAk titularra den eta Bilbao eta Vitoria-Gasteiz lotzen duten autobus-linea guztien agiriak lizitatu, esleitu eta idatziko dituen ezagutzeko.
GALDERAK
Hitzarmenak hirugarren sektoreko erakundeekin.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Foru Aldundiak dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboa artatzen duten hirugarren sektoreko erakundeekin dituen itunak ordaintzeko aurrekontu-partiden gainekoa.
Hirugarren erreia Vitoria-Gasteizko A-1 saihesbidean.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Bide Azpiegiturak eta Mugikortasun Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Vitoria-Gasteizko A-1 saihesbidean hirugarren errei bat sartzearen inguruan zer asmo duen jakiteko.
Tokiko jabari publikoaren erabileraren edo aprobetxamenduaren ondoriozko tasa.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, energia elektrikoa eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioetan tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren ondoriozko tasa ezartzeko behar diren azterlan ekonomikoen eta ordenantzaren gainekoa.
Hiriguneak ez diren eremuetan eskaintza kulturala diruz laguntzea.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Next Generation dirulaguntzen ingurukoa, hiriguneak ez diren eremuetan eskaintza kulturala hedatu eta dibertsifikatu dadin.
Víllodas/Billodan zubi bat eraikitzea.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Víllodas-Billodako sarreran Zadorraren gainean zubi bat eraikitzearen inguruan zer asmo duen jakiteko.
URAren txostena aintziren eta hezeguneen gainean.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Ingurumena eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, URA Ur Agentziaren Arabako aintziren eta hezeguneen gaineko azken txostenaren emaitzei buruzkoa.
Anbulantzia medikalizatuak.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Araban anbulantzia medikalizaturik ez egoteari buruzkoa.
Vitoria-Gasteizko Udalak BEIrekin egindako kudeaketa.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, Vitoria-Gasteizko Udalak BEIri dagokionez egindako kudeaketari buruzkoa.
Putreen eta otsoen erasoak.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, putreek eta otsoek gure lurraldeko abeltzaintzako ustiategiei egindako erasoei buruzkoa.
Hezeguneen egoera ekologiko txarra.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Ingurumena eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako hezeguneen egoera ekologiko txarraren aurrean hartu beharreko neurriei buruzkoa.
ASPASORen egoitza berriaren finantziazioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzendua, EH Bilduk aurkeztua, ASPASORen egoitza berriaren finantziazioari buruzkoa.
279/2022 Foru Araua.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, maiatzaren 16ko 279/2022 Foru Arauaren ingurukoa.
Udaletxeetan enplegu publikoa egonkortzea.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoko udaletxeetan enplegu publikoa egonkortzeko prozesuei buruzkoa.
Nerbioiko parke lineala.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Nerbioiko parke linealaren ingurukoa.
NPEren laguntza zuzenen aurrerakina.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako nekazariei Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen aurrerakina ematearen gainekoa.
Bilerak eragile sozialekin eta ekonomikoekin.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, eragile sozialekin eta ekonomikoekin izan dituen bilerei buruzkoa.
% 1,5eko soldata-gehikuntza atzeraeraginezko izaerarekin.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, aurtengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera % 1,5eko soldata-gehikuntza atzeraeraginezko izaerarekin ezartzeari buruzkoa.
Mahasti Zaharraren Mantentze Plana.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Mahasti zaharra mantentzeko plana deritzon partidari buruzkoa.
Udalerri arteko garrioa eta Lurralde Oreka garraioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Udalerri barruko garraioa eta Garraioa, Lurralde Oreka izeneko partiden ingurukoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Batzordean erabilitako dokumentazioa.- Informazio-eskaera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, urriaren 17ko batzordeko gai-zerrendaren bigarren puntuko azalpenean erabilitako dokumentuen kopia eskatzeko.
Kontzejuen parte-hartzea komunitate energetikoetan.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, kontzejuek komunitate energetikoetan parte hartzeko balizko aukeren ingurukoa.
230/2022 Foru Agindua.- Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, ekainaren 16ko 230/2022 Foru Aginduaren kopia eskatzeko.
Mahastizaintzako eta ardogintzako ustiategiak.- Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako ustiategien eta upategien ingurukoa.
BESTELAKO GAIAK
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorraren Fiskalizazio txostena bidali du, 2020ko ekitaldiari dagokiona.