Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko konexioa.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko konexioari buruzkoa.
2017ko erreforma fiskalaren balorazioa.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 2017ko erreforma fiskalaren gaineko balorazio bat egiteko premiaren eta Arabako erakundeei gihar ekonomikoa bermatuko dien erreforma fiskal berri baten premiaren ingurukoa.
Negoziazio kolektiboa.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, negoziazio kolektiboa babestekoa.
Elikagaien eta oinarrizko produktuen prezioen igoeraren eragina.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, elikagaien eta oinarrizko produktuen prezioen igoerak Arabako familia askoren ekonomiari sortu dien eraginari aurre egitekoa.
Oyón-Oiongo egoitzako erizaintzako langileak.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Foru Aldundiari eskatzeko Oyón-Oiongo egoitzako erizaintzako laguntzaileen kopurua presako eran handitu dezala.
AGERRALDIAK
Aurrekontuen foru-arau orokorraren proiektua.- Agerraldi-eskaerak, EH Bildu eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeek aurkeztuak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, aurrekontuen foru-arau orokorraren proiektuaren berri emateko.
Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera.- Diputatu Nagusiaren agerraldia, informazio-saioan, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuaren laguntzarekin batera, Finantzen Euskal Kontseiluak urriko lehen hamabostaldian egingo duen bilkuran aztertuko diren gaien berri emateko.
Kulturaren Plan Estrategikoa.- Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuaren agerraldia, informazio-saioan, Kulturaren Plan Estrategikoaren azken memoriaren eta Arabako Kulturarako ibilbide-orriaren berri emateko.
Vitoria-Gasteiz eta Bilbo arteko bidaiariak garraiatzeko zerbitzu bateratuaren aurreproiektua.- Bide-azpiegiturak eta Mugikortasun Saileko foru-diputatuaren agerraldia, informazio-saioan, A-3700 Bilbao - Vitoria-Gasteiz errepide bidezko bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzu bateratuari buruzko aurreproiektuaren berri emateko.
Indesako enpresa-batzordearen idazkia.- Agerraldi-eskakizuna, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek eskatua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuak eta INDESAko zuzendari-kudeatzaileak agerraldia egin dezaten, Indesako enpresa-batzordearen barruko zenbait sindikatuk Diputatu Nagusiari bidalitako dokumentua baloratzeko, non zentro horretako zuzendaritza bertan behera uztea exijitzen duten, besteak beste.
Azazetako haize-parkearen gaineko txostena.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak eskatua, Diputatu Nagusiak Ingurumen eta Hirigintza Batzordean agerraldia egin dezan, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak eta Natur Ondarearen Zerbitzuak Azazetako haize-parkearen ingurumen inpaktuaren txostenaren adendari buruz egindako txostena baloratzeko.
Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Diputatu Nagusiak agerraldia egin dezan, Azazetako haize-parkearen proiektuaren inguruan egin dituen adierazpen publikoen eta Foru Aldundiaren txostenetan azaldutako errealitatearen artean dagoen alde erraldoia azaltzeko.
GALDERAK
Eskola-garraioa Valdegovía/Gaubeako gazteentzat.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Diputatu Nagusiari zuzendua, Valdegovía/Gaubeako familiak hainbat urtetan izaten ari diren arazoari buruzkoa, 16 urte baino gehiagoko gazteak Vitoria-Gasteizera etortzeko eskola-garraioari dagokionez.
Maroñoko urtegiaren inguruko berrikuntza-lanak.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Diputatu Nagusiari zuzendua, Nerbioiko Parke Linealeko obrei eta Maroñoko urtegiaren inguruko berrikuntza-lanei buruzkoa.
Desgaitasunerako laguntzen deialdia.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, desgaitasun-egoera onartua duten pertsonei eta garapenaren nahasmendua duten 0 eta 6 urte arteko adingabeei zuzendutako banako laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia joan den irailaren 15ean itxi izanaren gainekoa.
Garbigune berria Guardian.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Guardiako garbigune berriaren gainekoa.
Hondakinen tratamendurako instalazio berriak.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, hondakinen tratamendurako instalazio berrien gainekoa.
Menpekotasun-prestazioak.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, menpekotasun-prestazioen ingurukoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Suhiltzaileen gaineko dokumentazioa.- Informazio-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Oreka Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Suhiltzaileak Foru Erakundearekin eta Lurralde Oreka Sailarekin lotutako hainbat dokumentu eskatzeko.
Urbide Ur Partzuergoaren zerbitzuen kostua.- Informazio-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Ur Partzuergoa – Urbideren zerbitzuen kostu efektiboaren gainekoa.
Ur-hornikuntza behar izan duten erakundeak.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, 2022ko martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean zehar ur-hornikuntza behar izan duten ALHko erakundeen kopurua eskatzeko.
Ebro ibaia KBEri eragin dion Iberdrola Proiektua.- Informazio-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, linea mistoaren proiektuari buruzkoa, zeinaren sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. baita eta Ebro ibaia KBEko zuhaiztiari eragin baitio.
Etxebidea Plan Zuzentzailea.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Etxebidea Plan Zuzentzailearen ingurukoa.
BESTELAKO GAIAK
Arabako Foru Aldundiaren jakinarazpena: 367/2022 Foru Dekretua, urriaren 6koa, zeinaren bidez beste hau aldatzen baita: 325/2019 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiarena, uztailaren 5ekoa, 2019-2023 legegintzaldirako foru-diputatuak izendatzekoa.