Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
FORU-ARAUAK
TEFFFa arautzea.- Arabako Foru Aldundiaren aurkako irizpidea, Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Araua aldatzeko foru-arau proposamena aintzat hartzeari dagokionez.
Kontu Orokorra- 2021. ekitaldiari dagokion Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra onesteko foru-arau proiektua.
MOZIOA
Ganaltoko Gurutzea.- Mozioa, osoko bilkuran eztabaidatzekoa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Ganaltoko Gurutzearen aurkako sabotajea gaitzestekoa eta gurutzea itzultzea eskatzekoa.
Bono Busa bultzatzea.- Mozioa, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean eztabaidatzekoa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Bono Bus Araba lurralde historiko osoko eta hiriburuko garraio publiko guztietan bultzatzekoa.
Trenbide-zerbitzu berriak.- Mozioa, osoko bilkuran eztabaidatzekoa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Euskadiren, gainontzeko Iberiar penintsularen eta Frantziaren artean ibilbide luzeko trenbide-zerbitzu berriak ezartzekoa.
GALDERAK
Agroseguroren proposamena Arabako Errioxarentzat.- Batzordean erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Agrosegurok Arabako Errioxarako egin duen proposamenaren berri eman dezan.
Bilera basozain batekin.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiko parkeen 3. zenbakidun basozainarekin izandako bilerari buruzkoa.
Suteak prebenitzeko plana.- Idatziz erantzuteko galdera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, suteak prebenitzeko planari buruzkoa.
Bizikleta lanera joateko garraiobide gisa.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, lanera joateko garraiobide gisa bizikleta erabiltzeko programari eta ibilgailu elektrikoen birkarga-puntuak instalatzen inbertitzen duten enpresen Sozietateen gaineko Zergarako kenkari-programari buruzkoa.
Abeltzaintzaren eraldaketa jasangarria.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, familia-abeltzaintzaren eta abeltzaintza kooperatiboaren eraldaketa jasangarriaren proiektuari buruzkoa.
Bizikletak AFAko ibilgailuen parkean sartzea.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiaren ibilgailu-parkean bizikleta elektrikoak sartzeari buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Europako laguntzak udalentzat.- Informazio-eskaera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako udalentzako Europako laguntzei buruzkoa.
Energia berriztagarrien proiektuen instalazioa.- Informazio-eskaera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, toki-erakundeetan energia berriztagarrien proiektuak instalatzeari buruzko uztailaren 16ko 70/2021 Mozioaren 3. puntuaren betetze mailari buruzkoa.