Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
FORU ARAUA
FOFEL.- Foru-arau proposamena, Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Araua aldatzekoa.
DEKRETU ARAUEMAILEAK
BEZa.- 8/2022 Presa Fiskaleko Dekretu Arauemailea, Foru Gobernu Kontseiluak ekainaren 14an emana, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 19ko 12/1993 Foru Dekretu Arauemailearen aldaketa onartzekoa.
TicketBai.- 9/2022 Presa Fiskaleko Dekretu Arauemailea, Foru Gobernu Kontseiluak ekainaren 14an emana, TicketBai betebeharrarekin lotutako hainbat neurri onartzekoa.
MOZIOA
Erlezaintza sektoreari babesa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako erlezaintza sektorea babestekoa.
AGERRALDIA
Urbide Partzuergoa.- Agerraldi-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan Urbide Partzuergoa gaur egun kidetutako toki erakundeekin pairatzen ari den aldaketak, egungo egoera eta arazoak azaltzeko.
INTERPELAZIOAK
Aldaketak lehen mailako arretan.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak zer asmo duen azal dezan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak lehen mailako arretan planteatu dituen aldaketek Arabako landa-eremuan izan duten eraginaren aurrean.
Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako landa-eremuan osasun-arreta galdu izana azal dezan.
GALDERAK
Gizarteratzeko zentroa.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarteratzeko Egoitza Zentroa eta HOUSING FIRST etxebizitza martxan jartzearen gainekoa.
Autobus-geralekua Arroiaben.- Batzordean erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arroiabe autobus-geralekuaren gainekoa.
Assako gaztelua.- Batzordean erantzuteko galdera, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Assako gazteluari buruzkoa.
Zerga-bilketa.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoko azken urteetako zerga-bilketaren ingurukoa.
Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Zerbitzuen II Plan Estrategikoa eta Arabako Gizarte Zerbitzuen Mapa berria egiteko prozesu berriaren gainekoa.
A-4132 errepidearen hobekuntza.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, A-4132 errepidea hobetzeko eraikuntza-proiektuaren gainekoa.
Behin-behineko langilea.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Foru Gobernu Kontseiluaren ekainaren 7ko 324/2022 Akordioaren ingurukoa, zeinaren bidez María Belén Elguea Martínez andrea behin-behineko langile izendatzen baita aholkularitza bereziko zerbitzua emateko.
PFEZaren aitorpen-egileak.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, azken urteetan PFEZa tarteka aitortu dutenen kopuruaren ingurukoa.
Nekazaritzako ingurumen arloko laguntzak.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako batzarkide-taldeak aurkeztua, nekazaritzako ingurumen arloko laguntzei buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Garabide Planaren laguntza eskatu duten udalak.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, GARABIDE Planean laguntzak eskatu dituzten udalen gainekoa.
Behi-ustiategien antolamendurako dekretua.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, behi-ustiategien antolamendurako oinarrizko arauak ezartzen dituen errege-dekretuari egindako alegazioen kopia eskatzeko.
Jundiz-Villodas-Margarita intermodal proiektuaren gaineko txostenak.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Saileko teknikariek Jundiz-Villodas-Margaritan eraiki nahi den intermodal proiektuaren inguruan egindako ingurumen-txosten guztien kopia eskatzeko.