Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Egoitza publikoak kuadrilletan.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Mendialdea, Gorbeialdea eta Añana kuadrilletan egoitza publikoak sortzearen gainekoa.
BAT txartelaren elkarreragingarritasuna.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, BAT txartelaren elkarreragingarritasuna bultzatzekoa, garraio publiko kolektibo integratua eta horren intermodalitatea sustatze aldera.
Autonomoen egoera.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako autonomoen egoera larriari buruzkoa.
Txoriak uxatzeko kanoiak debekatzea.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoan txoriak uxatzeko kanoiak izeneko gailuak debekatu daitezen.
Bizikletaren Aldeko Hirien Sarea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundia Bizikletaren Aldeko Hirien Sareari atxikitzekoa.
Euskal Y-a – Nafarroa konexioa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Batzar Nagusiek ondoko informazio-txosten honen ebazpenaren aurrean hartutako jarreraren gainekoa: Kantauri aldearen eta Mediterraneoaren arteko korridorearen informazio-txostena. Zatia: Pamplona-Iruñea – Euskal Y-a, eta Vitoria-Gasteiz eta Pamplona-Iruñearen arteko trenbide-lotura.
Renferen aldiriko C3 lineari balioa ematea.- Mozioa, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean eztabaidatzekoa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako eta Bizkaiko C3 linea kalitatezko zerbitzu publiko gisa aldarrikatzeari eta horri balioa emateari buruzkoa.
AGERRALDIA
Bakoren burua.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Arabako ondarea den Arkaiako Bakoren buruaren egoerari buruzko azalpenak emateko.
Ekologistak Martxan.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Ekologistak Martxan Arabak Ingurumen eta Hirigintza Batzordean agerraldia egin dezan, txoriak uxatzeko kanoiak izenekoak basafaunaren, etxe-faunaren eta pertsonen gainean erabiltzeak sortzen duen eraginaz jarduteko.
GALDERAK
Loiuko aireportura joateko autobus-linea.- Idatziz erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Vitoria-Gasteiztik Loiura eta Vitoria-Gasteiztik Bilbora autobidetik doazen autobus-lineen gainekoa.
Aurrekontu-partidak.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, bere sailaren parte diren hainbat partidari buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Euskarazko jarduerak kultur etxean.- Informazio-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, Ignacio Aldecoa kultur etxean eskaintzen diren euskarazko jarduerei buruzkoa.
Euskarazko jarduerak museoetan.- Informazio-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako museoetan eskaintzen diren euskarazko jarduerei buruzkoa.
Hauteskunde-azterketak eta -galdeketak.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, AFAk 2021eko urtarriletik gaur egunera arte egindako eta/edo eskatutako hauteskunde azterketa-galdeketa guztien kopia bat eskatzeko.
Añanako kuadrillaren kontu orokorra, likidazioa eta aurrekontuak.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Añanako Kuadrillaren 2020. eta 2021. ekitaldietako kontu orokorraren, aurrekontu-likidazioaren eta aurrekontuen gaineko dokumentazioaren kopia bat eskatzeko.