Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Laguntzak desgaitasuna duten pertsonentzat.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, desgaitasuna duten pertsonen arloan GOFEren laguntzen deialdiak arautzeari eta kudeatzeari buruz.
Autonomoei zergak itzultzea.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako langile autonomoen PFEZari dagokion zerga-itzultzea azkartu dadin.
Salgaiak trenbidez garraiatzearen hautabideak.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, trenbidez garraiatzeko salgaientzat beste irtenbide batzuk bila daitezen, trenbidearen zati bat Gasteizko lur azpitik igarotzeko egungo proiektuaren aldean.
Internet doan eskuratzeko proiektuan parte hartzen duten herrien hautaketa.- Mozioa, Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Batzordean eztabaidatzekoa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, espazio publikoetan Internet doan erabiltzeko zerbitzurako proiektu pilotuan parte hartzeko interesa duten biztanleguneak aukeratzeko erabili den prozedurari buruzkoa.
Energia berriztagarrien proiektuak sustatzea.- Mozioa, Lur Jareetako Osoko Bilkuran eztabaidatzekoa, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide-taldeek aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoan energia berriztagarria sortzeko proiektuak garatzearen alde egiteko. Presako prozeduraz izapidetuko da.
AGERRALDIAK
Foru Aldundiko basozaina.- Agerraldi-eskaera, informazio-saioan, Andoni Díaz Blancok egina, Arabako Foru Aldundiko agintaritzaren agente eta basozain den aldetik, Arabako Probintzia Auzitegiko 46/2022 epaia eragin duten gertakariak eta egitateak argitzeko.
Gureak Arabako enpresa-batzordea.- Agertzeko errekerimendua, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, Gureak Araba enpresa-batzordeak eta sindikatuetako ordezkariek Gizarte Ongizateko Batzordearen aurrean agerraldia egin dezaten, Gureak Araban bizi duten lan-egoera azaltzeko helburuarekin.
INTERPELAZIOAK
Prezioen igoera lanetan.- Interpelazioa, Lurralde Oreka Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, azken Obra Txikien eta Auzo Harremanen Planean onartutako lanak egiteko orduan lehengaien prezioen gorakadak izan duen eraginaren inguruan zer jarrera duen ezagutzeko.
GALDERAK
Lurgain eta lurzoru tasaren partida.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Lurralde Oreka Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurgain eta lurzoru tasa ezartzeko azterlana izeneko partidari buruzkoa.
Lokala Gasteizko Probintzia plazan.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak Probintzia plazan, 3. zenbakian, kokatzen den lokal berria erostea aurreikusi izanari buruzkoa.
Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak beharbada lokal bat erosi izanari buruzkoa.
Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Probintzia plazan, 3. zenbakian, kokatzen den lonja baten erosketaren inguruan Foru Gobernu Kontseiluak maiatzaren 3an hartutako 260/2022 Akordioari buruzkoa.
Arabako Mendialderako Ekintza Plana.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumena eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Mendialderako Ekintza Planarekin lotutako hainbat kontu ezagutzeko, Vasco-Navarro zeritzonaren Bide Berdea biziberritzea eta asfalto naturaleko meatze-paisaiak berreskuratzea eta horien balioa nabarmentzea helburu hartuta.
Aurrekontu-betearazpenaren gaineko informazioa webgunean.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, web.araba.eus webgunean eskaintzen den 2022ko aurrekontu-betearazpenaren gaineko informazioari buruzkoa.
Europako funtsekin finantzatu beharreko proiektuak.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Europako Funtsekin finantzatuko diren 2022ko aurrekontuetako proiektuei buruzkoa.
Urtegiko herrien historia berreskuratzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ullibarri-Gamboa urtegiaren eraikuntzarekin lotutako historia berreskuratzeari buruzko urtarrilaren 16ko 3/2019 Mozioaren betearazpen mailari buruzkoa.
Kontratuei buruzko informazioaren argitalpena.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Araba Irekia atarian 2021. urteari dagozkion kontratu publikoen eta kontratu txikien zerrendei buruzko informazioa argitaratzeari buruzkoa.
Euskara sustatzeko Begirale Gida.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, euskara sustatzeko Begirale Gidari buruzkoa.
Hogar Begira baliabidea.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Hogar Begira izeneko baliabideari buruzkoa.
Hitzarmen bidez edo zerbitzuari lotutako prestazio bidez betetako lanpostuak.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, hitzarmen bidez edo zerbitzuari lotutako prestazio bidez Arabatik kanpo betetako lanpostuei buruzkoa.
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoari buruzkoa.
Babesletzak Gasteiz On elkartearekin.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gasteiz On hiri-merkataritza elkartearekin sinatutako hainbat babesletzari buruzkoa.
Espainiako Turismoaren Esperientziak Programarako oinarriak.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, ICT/1524/2021 Aginduaren ingurukoa, zeinaren bidez ezartzen baitira Espainiako Turismoaren Esperientziak Programarako laguntzak arautzeko oinarriak eta onartzen baita laguntza horien 2021. ekitaldirako deialdia, Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Aurrekontu-partidak.- Idatziz erantzuteko galderak, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, Ureztaketa Moreda Labraza eta Irrigal Circularaba: Lantziegoko Ureztatzaileen Elkartea izeneko partidei buruzkoak.
Laudioko Lamuza parkeko eraikinaren lanak.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Laudioko Lamuza parkeko eraikinaren lanei buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Gizarte-bazterketako baliabideen itxaron-zerrenda.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldek aurkeztua, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei arreta ematen dieten hainbat baliabide eskuratzeko itxaron-zerrendan zenbat pertsona dauden eta zerrenda horretan zenbat denbora daramaten galdetzeko.
Aurrekontua betearazteko foru-arauaren aldaketa.- Informazio-eskaera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoaren 2022. urterako Aurrekontua betearazteko abenduaren 21eko 33/2021 Foru Araua aldatzeko foru-arauaren proiekturako oinarri teknikoa eman duten lan-kargari buruzko azterlanen kopia bat eskatzeko.
Ticket Bai.- Informazio-eskaera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, TicketBai sozietate publikoetan, erakundeetan eta administrazioen menpeko beste hainbat erakundetan ezartzeari buruzkoa.
Kalkulu Gunea.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Kalkulu Gunea, A.B.-ri buruz.
Espedientearen kopia.- Informazio-eskaera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Foru Gobernu Kontseiluaren maiatzaren 3ko 260/2022 Akordioaren inguruko espediente osoaren kopia eskatzeko.
Gasteizen kokatzen diren eta Foru Aldundiaren jabetzakoak diren erabili gabeko higiezinak.- Informazio-eskaera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, AFAren edo foru-sektore publikoa osatzen duten edozein erakunderen jabetzakoak diren eta Gasteizeko udalerrian kokatzen diren eta gaur egun erabili gabe dauden higiezinen zerrendaren gainean.
Foru Aldundiaren menpeko adingabeak.- Informazio-eskaera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiaren menpeko adingabeen gaineko zenbait datu eskatzeko.
BESTELAKO GAIAK
EH Bildu batzarkide-taldeak Arabako Foru Aldundiaren Gardentasunaren Foru Kontseiluari aurkeztutako erreklamazioa azaldu du. Erreklamazio hori jartzeko arrazoia Arabako Foru Aldundiak Arabako tokiko erakundeek emandako zerbitzuen kostu eraginkorra ez argitaratzeko hartutako akordioa izan zen, eta azalpen honen bidez, erreklamazio hori batzarkide-talde guztiei ofizialki helarazi nahi zaie.