Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Entzia Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu adieraztea.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Entziari KBE adierazpena eman ordez Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) adierazpena ematea azkartzeko.
Gazteen osasun mentala.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, gazteen osasun mentala zaintzeko baliabideei buruzkoa.
Garabide Plana.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Garabide Planaren kontu-sailari buruzkoa.
Guraso bakarreko familiei bermeak emateko esparrua.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Araban guraso bakarreko familiak berme guztiekin babesteko araudi-esparrua ezartzeko.
Axpuru eguneko arretarako zentroa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Axpuru eguneko arretarako landa-zentroari buruzkoa.
Cohusing sustatzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Araban cohousing edo etxebizitza kolaboratiboaren eredua sustatzeko.
Polinizatzaileen kontserbazio-plana.- Lur Jareetako Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Lurralde Historikoan polinizatzaileen kontserbaziorako ekintza-plan bat egiteko.
Miranda-Altsasu/Alsasua trenbidearen modernizazioa.- Lur Jareetako Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Miranda-Altsasu/Alsasua trenbidea biziberritzeari eta modernizatzeari buruz.
Landa eremuan mamografiak egiteko unitate mugikorra.- Lur Jareetako Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Arabako landa-eremuan mamografiak egiteko unitate mugikor bat instalatzeari buruzkoa.
AGERRALDIAK
Betearazi gabeko kontu-sailak.- Nekazaritza Saileko foru-diputatua agertzeko eskaera, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, azaldu dezan zein diren 2021eko aurrekontuko zenbait kontu-sail betearazi ez izanaren arrazoiak.
Behi-ustiategien Antolamendua.- Nekazaritza Saileko foru-diputatua agertzeko eskaera, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Behi-ustiategien Antolamendurako Errege Dekretuaren proiektuari, horrek Arabako ustiategiei sortzen dien eraginari eta AFAk abeltzaintza arloan dituen eskumenei buruzko informazioa eman dezan.
GALDERAK
Uraren kanona nekazaritza-sektoreari.- Batzordean erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, nekazaritza-sektoreari uraren kanona ezartzeari buruzko informazioa eman dezan.
Gamarratik Miñaora arteko bizikleta-bide berria.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Gamarratik Miñaora eraiki nahi den bizikleta-bide berriari buruzkoa.
Laia marka.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Laia markari buruzkoa.
Aurrekontuko partidak.- Idatziz erantzuteko galderak, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuak, Jokabide-arazoak dituzten adingabeentzako egoitza eta GOFEren erakunde-ereduaren azterlana izeneko aurrekontuko partidei buruzkoak.
Babesletza-kontratua The Grand Wines Premium erakundearekin.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, The Grand Wines Premium erakundearekin publizitaterako egin den babesletza-kontratua barne hartzen duen jardueren memoriari buruzkoa.
Landaretza-mozketa Iturrietako etxaldean.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Sailari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Iturrieta etxaldearen inguruko zuhaitz- eta landaretza-mozketari buruzkoa.
Energia berriztagarrien hornikuntzarako deialdia.- Idatziz erantzuteko galdera, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, 119/2022 Akordioaren araberako energia berriztagarrien hornikuntzarako deialdiari buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Entzia HBBE izendatzea.- Informazio-eskaera, Ingurumena eta Hirigintza foru diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Entziari KBE (Kontserbazio Bereziko Eremu) izendapena eman ordez, HBBE (Hezgaztientzako Babes Bereziko Eremu) izendapena emateko izapidearen ingurukoa.
Laia Eskolako memoriak.- Informazio-eskaera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Laia Eskolako memoriak eskatzeko.
Ehiza-barrutiak.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Araban dauden ehiza-barrutien zerrenda eskatzeko.
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaien kostuak.- Informazio-eskaera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeari zuzendua, 2022. urtean San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak egitearen ondorioz sail horrek izan dituen kostuei buruzkoa.