Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
DEKRETU ARAUEMAILEA
Zerga-neurriak energiaren alorrean.- 7/2022 Urgentzia Fiskaleko Dekretu Arauemailea, apirilaren 26ko Foru Gobernu Kontseiluarena, otsailaren 1eko 1/2022 Urgentzia Fiskaleko Dekretu Arauemailearen aldaketa –energiaren alorreko zerga-neurriak eta beste hainbat zerga-neurri onartu zituena– onartzeko.
GALDERAK
Hondakinak biltzea eta jasotzea Eltziegon.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua eta Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak aurkeztua, Eltziegoko Udalak Arabako Errioxako Kuadrillarekin batera gauzatu nahi duen proiektuari buruz, udalerrian sortzen diren hondakinak biltzeari eta jasotzeari dagokionez.
Mendetasuna Baloratzeko Unitatea.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua eta EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, Mendetasuna Baloratzeko Unitatearen gaineko zenbait daturen berri izateko xedez.
BESTELAKO GAIAK
Bisita Urrunaga eta Gojainera.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak eskaera egin du Ingurumen eta Hirigintza Batzordeak Urrunaga eta Gojain ingurura bisita egin dezan eremu horretako herrietan bizi diren pertsonek zer-nolako egoera bizi duten tokian bertan egiaztatzeko, apirilaren 25ean egindako Ingurumen Batzordean haien egoera salatu baitzuten.