null Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 ira. 21

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU-ARAUAK

Hitzarmena EAEko organismo ordaintzailearekin.- Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearekin sinatutako lankidetza hitzarmena berresteko, NBEF eta LGENG funtsen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketari lotutako jarduerak eskuordetzeari buruzkoa.

MOZIOAK

Etxebizitza hutsaren aprobetxamendua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako etxebizitza hutsen eta jabetza publikoko, jabe handien, bankuen eta inbertsio-funtsen etxebizitzaren aprobetxamendu sozialerako.

Laudioko hiltegia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Laudioko hiltegiari buruz.

INTERPELAZIOAK

Gorabeherak udal-txakurtegian.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Interpelazioa, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zer asmo duen udal-txakurtegian animalien tratu txarrak ekiditeko, bai eta Apasos babeslearekin harreman zuzenik izan ez izanaren arrazoiak ere.

AGERRALDIAK

NPBren Plan Estrategikoa.- Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia, informazio-bileran, NPBren 2023-2027 aldirako plan estrategikoa egiteko prozesuaren egungo egoeraren berri emateko.

Eguzki-energiaren ekoizpena.- Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia, informazio-bileran, Ekiola Energi Sustapena S.L. sozietatearen ordezkariekin batera, eguzki-jatorri berriztagarri fotovoltaikoko energia banatua ekoizteko proiektuaren termino orokorren berri emateko. Enargi Araba S.A. foru-sozietate publikoa proiektu hori sustatzen ari da, kontsumo-kooperatiba gisa.

Koordinazioa Mirande de Ebroko suhiltzaileen zerbitzuarekin.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Zanbranan baso-langile bat hil zen lan-istripuagatik abiatutako larrialdiko operazioan Langraizko eta Miranda de Ebroko suhiltzaileen parkeekin ezarritako koordinazioaz egiten dituen gogoeten kontsiderazioen berri izateko.

Energia berriztagarrien laguntza-plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, nekazaritzako ustiategietarako energia berriztagarrien laguntza-planari buruz.

Berdintasun Zerbitzua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Arabako Foru Aldundiaren LABeko Atal Sindikalaren agerraldia eskatu du, Berdintasun zerbitzuan eta Berdintasun politiketan antzemandako gabeziak azaldu ditzan.

Iekorako alkatea eta zinegotziak.- EAJ-PNV Batzarkide Taldeak Iekorako Udaleko alkate eta zinegotzien agerraldia eskatu du, Bide Azpiegitura eta Mugikortasunaren Batzordean, Iekora herritik igarotzen den errepidearen arazoak konpontzeko egiten ari diren jarduketak ezagutarazteko.

GALDERAK

Forondako aireportuko gune frankoaren gaineko txostena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, AENAk AFAri Forondako aireportuko gune frankoari buruzko txostena aurkeztu dion bilerari buruz.

Partida: txakurrak jasotzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Hitzarmena Gasteizko Udalarekin: txakurren bilketa deituriko partidaren inguruan.

Berdintasun-politikak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiaren berdintasunerako politikei buruz.

Aurrekontuetan genero-ikuskera jasotzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, aurrekontuetan genero-ikuskera jasotzeari buruz.

Adimen-desgaitasuneko eguneko zentroak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroei buruz.

Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro berriaren proiektuari buruz.

Miñoien unitatea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Miñoien 2019ko eta 2020ko plantillari buruz.

Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, 2020an Miñoien Kidegoko lanpostu hutsak esleitzeko lekualdatzeen eta zerbitzu-komisioen lehiaketa gauzatu eta abian jartzeari buruz.

Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Miñoiei buruzko hainbat konturi buruz.

Aurrekontu-partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, zenbait aurrekontu-partidari buruz.

Arabako Errioxako ardoak sustatzeko dastaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, ekainaren 7an Basque Culinary Center-en Arabako Errioxako ardoak sustatzeko egin zen dastaketari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Forondako aireportuko gune frankoaren gaineko txostena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, eskatzeko Arabako Foru Aldundiari zuzendua, AENAk AFAri Forondako aireportuko gune frankoari buruzko txostenaren kopia.

Txakurrak jasotzeko hitzarmena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Foru Aldundiak Gasteizko udaletxearekin txakurrak jasotzeko indarrean dagoen hitzarmenaren kopia.

Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro berria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Gizarte Politiken Sailak sustatu duen adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro berriaren proiektuari buruz.

Errioxa JDO Kontseilu erregulatzailearen gutunak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Errioxa JDOren Kontseilu erregulatzaileak bidalitako gutun eta komunikatuen kopia..

Esférica jaialdia babestea- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari, Esférica jaialdia babesteari buruz.

BESTELAKO GAIAK

Arantxa Abecia andreak Arabako Batzar Nagusietako kide izateari uko egin dio eta bere taldea Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) jakinarazi du irailaren 22tik aurrera David Rodríguez jauna izango dela bozeramaile.