Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Konpostatze deszentralizatua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, Araban hondakin organikoak kudeatzeko deszentralizatutako konpostaje-eredua, Austriako eredua, garatzeko plana bultzatzeari buruz.
Babesa saharar herriarentzat.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu dute, Saharar herriari babesa emateko.
GGarraioaren sektorearen egoera arintzeko neurriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako garraio sektoreak jasaten duen egoera larria leuntzeko urgentziazko neurriak hartzeari buruz.
AGERRALDIAK
Zentro berria Gasteiz HZTrako.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren presako agerraldia eskatu du, azaldu dezan Gasteiz HZT hartuko duen zentro berriak bertan artatzen diren gazte guztiei behar bezalako arreta emateko eskakizunak betetzen dituen.
Arrapalak Dulantziko ubidean.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan nola funtzionatzen duten Dulantziko Ubidean jarri diren faunarentzako iheseko arrapalek.
Basozaina.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Andoni Díaz basozainaren agerraldia eskatu du, Nekazaritza batzordean, Arabako Probintzia Auzitegiko 46/2022 epaia eragin duten gertakarien berri emateko.
Herriak Bizirik.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Herriak Bizirik plataformako kideen agerraldi-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, azaltzeko Urrunagako kontzejuan pairatzen duten ingurumen-kutsadurako egoera eta horretarako izan daitezkeen konponbideak mahaia gainean jartzeko.
GALDERAK
A-3266 errepidea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, A-3266 errepidearen A-124 eta Oiongo hirigunearen arteko zatiaren egoerari buruz.
Mendi zerbitzuburuaren aurkako epaiaren ondorioak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Foru Aldundiaren Zerbitzu Juridikoek Mendi zerbitzuburuaren aurkako epaiaren ondorioen inguruan egin beharreko azterketari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Principal Antzokiaren erreforma.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Principal Antzokiaren erreforma dela-eta, Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak egindako txostenaren kopia eskatzeko.
KOMUNIKAZIOAK
NBEF eta LGENG funtsen laguntzen gestioa.- Arabako Foru Aldundiak Foru Gobernu Kontseiluaren 200/2022 Erabakia jakinarazi du, zeinaren bidez onesten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearekin sinatutako lankidetza hitzarmena berresteko foru-arau proiektua, NBEF eta LGENG funtsen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketari lotutako jarduerak eskuordetzeari buruzkoa.
Bide Apziegituren eta Mugikortasunaren zuzendaria.- Arabako Foru Aldundiak Foru Gobernu Kontseiluaren 194/2022 Erabakia jakinarazi du, zeinaren bidez Ferran Solé i Pallejá izendatzen baita Bide Azpiegituren zuzendari.