Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 ots. 22

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Sareb etxebizitzarako eskubidea bermatzeko tresna gisa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Sareb etxebizitzarako eskubidea bermatzeko tresna bihurtzea eta lurralde historikoko udalei Sareb-en etxebizitak lagatzeko mekanismoak sustatzeko.

Natura-ingurunea babestea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako natura-ingurunea gehiago babesteko neurriak sustatzeko.

AGERRALDIAK

APDEMAko enpresa-batzordea.- APDEMAko enpresa-batzordearen agerraldi-eskaera, Gizarte Ongizatearen Batzordearen aurrean, azaldu dezan zein den APDEMAren lan-egoera zuzendaritzarekin aurreakordioa sinatu ondoren, eta aurreakordio hori aplikatzeko ezintasuna ikusi ondoren, Arabako Foru Aldundiak ez baitu igoera hori bere gain hartu.

Añanako Kuadrillako egoera ekonomikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Añanako Kuadrillako presidentearen agerraldia eskatu du, Lurralde Orekaren Batzordean, kuadrilla horren egoera ekonomikoa eta finantzarioa azal dezan.

INTERPELAZIOAK


Arabadendak-en eskariak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabadendak elkarteak otsailaren 14ko batzordean egindako eskaerei erantzuteko eta haiek ebazteko asmorik duen jakiteko.

Kontzejuen Foru Araua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko Herri-Batzarrei buruzko Foru Araua, generoaren perspektibatik gaurkotzeko duen asmoari buruz.

Apdemako aurreakordioaren garapena.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren asmoak ezagutzeko, APDEMAko zuzendaritzaren eta enpresa-batzordearen artean lortutako aurreakordioa garatu ahal izateko.

Araba inbertsiorako lurralde erakargarri gisa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, jakiteko asmorik duen Araba inbertsiorako lurralde erakargarri eta lehiakor bihurtzeko eta enpresen ihesa ekiditeko neurriak hartzeko.

GALDERAK

Tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duen foru-araua.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko galderak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzenduak, apirilaren 21eko 13/2021 Foru Araua aldatzeari buruz, tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duena.

Gizarte Segurantzaren bulegoak ixtea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Guardiako eta Amurrioko Gizarte Segurantzaren bulegoak itxi izanari buruz.

Berrikuntza Irekiko Zentroa abian jartzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Berrikuntza Irekiko Zentroa abian jartzeari buruz.

GOFEren aurrekontua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Gizarte Ongizatearen Foru Erakundearen aurtengo aurrekontuko desgaitasuna duten pertsonen arloko jarduerak eta aisialdia izeneko partidaren edukia eta garapenari buruz.

Abiadura handiko trena eraikitzeko protokoloak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, osoko bilkuran erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak eta abiadura handiko trenaren eraikuntzan inplikatutako euskal instituzioek otsailaren 9an sinatu zituzten protokoloei buruz.

Komunitate energetikoen proiektuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, toki erakundeetan bultzatzen ari diren energía komunitate eta autokontsumo energetikoaren proiektuen inguruan.

Sektoreko publikoko behin-behinekotasun tasa murriztea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzenduak, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari buruz, zeinak sektore publikoan dagoen behin-behinekotasun tasa handiak murrizteko urgentziazko hainbat neurri proposatzen dituen.

Obrak La Dehesa industrialdean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Tuestako La Dehesan industria gunean egiten ari diren obren inguruan.

Mendozan zuntz optikoa hedatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Mendoza herriko telekomunikazio-zerbitzurako zuntz optikoaren sare berria hedatzeko lanari buruz.

Arabat Ticket Bai aplikaziotik salbuestea.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zergatik geratu den Arabat sozietate publikoa Ticket Bai ezartzetik salbuetsita.

Adimen-desgaitasuneko zentro berria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro berriari buruz.

Adingabearen eta Familiaren Arloko kexak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Adingabearen eta Familiaren Arloan jasotako kexen kopuruari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoak.-  EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, adinekoentzako egoitza-plaza batean egoteagatiko zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren kopuruari buruz.

Gizarte-baliabideetan artatutako pertsonak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, gaur egun hainbat gizarte-baliabidetan artatzen diren pertsonen kopuruari buruz.

Sarrerak AFAren erregistroan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari, 2019an, 2020an eta 2021ean Foru Aldundiaren Erregistro Orokorran sartu ziren dokumentuei buruz.

Araba Helburu Proiektuaren publizitatea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Araba Helburu proiektuaren publizitatea eta zabalpena hainbat hedabidetan egiteari buruz.

Izarra ikastetxearen mantentzeak eragindako gastuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari, Izarra Ikastetxeko lursailen mantentzeak eragindako gastuei buruz.

Jarduerak eta aisialdiak partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Jarduerak eta Aisialdia izeneko desgaitasuna duten pertsonen arloko 2021eko partidari buruz.

Azken urteotan burututako LPEak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bi aurkeztu ditu, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari eta Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzenduak, azken urteetan gauzatutako Foru Aldundiko LEPei buruz.