null Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 ots. 15

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Madril-Euskadi trenaren gabeziak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Madril eta Euskadi arteko trenbideak etengabe izaten dituen gabeziei buruz.

Banku-zerbitzuen gabezia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, banku-zerbitzuen gabeziari buruz.

Egoitzei buruzko informazio-katalogoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Ongizate Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Foru Aldundiari eskatzeko katalogo bat egin dezala Araban dauden egoitza guztien informazio gardenarekin.

Indarkeria matxistari buruzko azterlanak lurraldean.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako lurralde historikoko udalerrietan emakumeek pairatu dituzten indarkeria matxistei buruzko azterlanak egiteko.

AGERRALDIAK

Finantzen Euskal Kontseilua.- Arabako Foru Aldundiak Arabako diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaz lagunduta, Euskadiko Finantza Kontseiluak 2022ko urriaren 14an egingo duen bilkuran aztertuko diren gaien berri emateko.

Zadorra ibaian uholdeak prebenitzeko proiektua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan bere sailak Zadorra ibaian uholdeak prebenitzeko proiektuaren inguruan aurrera eramaten eta gauzatzen ari den ekintzei buruz.

Faunaren hilkortasuna Alegria errekaren ubidean.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren eta beharrezkotzat jotze diren teknikarien agerraldia eskatu du, aurkez ditzaten Alegria errekako ubideko faunaren hilkortasunari buruzko azterlan-diagnostikoa eta konponbiderako aukeren proposamenak, hasierako balorazio ekonomikoa eta izan litezkeen etapa-planak plazaratuta.

INTERPELAZIOA


Altan Bernedoko lan-gatazka.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, azaldu dezan zein asmo dituen AFAk Arabako Mendialdeko Altan Bernedo enpresako langileen lan-gatazka dela-eta.

GALDERAK

Next Generation funtsak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Next Generation funtsei buruz.

Apdemak kudeatutako baliabideak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, APDEMAk kudeatutako adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako baliabidek barne dauden esparruari buruz.

Euste-protokoloak egoitza-zentroetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Araban adinekoei arretan ematen dieten egoitza-zentroetako euste-protokoloei buruz.

Tasa eta prezioak GOFEren baliabideetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, GOFEren mendeko baliabide eta zentroetako 2022rako tasa eta prezio publikoei buruz.

A-126 errepidearen hobetzearen kostua handitzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu A-126 errepidea hobetzeko proiektuaren kostua handitzeari buruz.

Kexak Samaniego egoitzan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Samaniego foru-egoitzarko zuzendaritzak jasotako kexa eta/edo iradokizunen kopuruari buruz.

Urbina-Ezako dorrea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua ,Kuartangoko Urbina-Ezako dorreari buruz.

Bikaintasun kluba.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Club de Excelencia eta talde motorearen parte-hartze, ekintza eta bilerei buruz.

Dirulaguntzak efizientzia energetikorako.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, efizientzia energetikorako dirulaguntzak partidari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Next Generation funtsen eskaerak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Next Generation funtsen eskaerei buruz.

Urbina-Ezako dorrea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua ,Kuartangoko Urbina-Ezako dorreari buruz.

Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2020ko urtarrilaz geroztik Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak egindako bileren akten kopia.

Erabilera publikoko mendietako komunikazio-zentroak.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko publikoko mendietan dauden eta Eusko Jaurlaritzaren Itelazpi Sozietateak kudeatu behar dituen telekomunikazio-zentroen datu eguneratuak.

Miñoiak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Miñoien Kidegoari buruz.