Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Santiago ospitaleko larrialdiak.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, Santiago ospitaleko larrialdi-zerbitzua manten dadila eskatzeko.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Santiago ospitaleko larrialdiak itxi izanari buruz.
Eliza Katolikoa – Espainiako Gobernua akordioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Eliza katolikoak eta Espainiar Gobernuak immatrikulatutako ondasunen inguruan egindako akordioaren inguruan.
AGERRALDIAK
Bakoren burua desagertzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Arkaiako Bako izeneko ondare arkeologikoaren desagerpenaren aferari buruz informatu eta Arabako Foru Aldundiak hura berreskuratzeko asmorik daukan azaldu dezan.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan Arkaian 1976 deskubritu zen Bakoren buruaren irudiaren kokapenaz, kontserbazio-egoeraz eta berreskuratzeko egiten ari diren jarduketez.
Zadorrako uholdeei aurrea hartzeko 3. fasea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu ditzan Zadorrako uholdeak ekiditeko planaren 3. Faseari dagokionez sailak dituen asmoak eta bertan egin beharreko lanen aurrekontua zein kronograma.
GOFEren langile-batzordea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek GOFEko Langileen Batzordearen ordezkari diren sindikatuen agerraldia eskatu du, Gizarte Ongizate Batzordean, Foru Erakundeko eta erakunde horren mendeko foru-zentroetako lan-baldintzen berri emateko.
GALDERAK
Hitzarmena Asasam Elkartearekin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Hitzramena Asasam Elkartearekin: gaixotasun mentala duten gazteentzako etxebizitza komunitarioa izeneko aurrekontu-partidari buruz.
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari buruz.
Aiaraldea Plana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Sailari zuzendua, Aiaraldea Plana Inbertsioak 2022 izeneko aurrekontu-partidari buruz.
Aurrekontu-partidak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, 2022ko aurrekontuko 02100.G/920021/64100024 partidari buruz.
2023ko Frantziako Tourraren gastuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Le Tour 2023 lasterketa Arabatik pasatzeak aurreikusten dituen gastuen inguruan.
Gaixotasun mentala duten pertsonen egoera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, gaixotasun mentala duten pertsonen egoerari buruz.
Egoitzei laguntza integrala emateko proiektua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, NGEU Egoitzei laguntza integrala emateko proiektua aurrekontu-partidari buruz.
Egoitza-baliabide berrien finantzazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, gaixotasun mentala duten pertsonei arreta emateko egoitza-baliabide berriak finantzatzeko 2022ko aurrekontuan jasotako aurrekontu-partidei buruz.
Tokiko entitateek emandako zerbitzuen kostua kalkulatzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeek emandako zerbitzuen benetako kostuaren kalkulurako epeak eta irizpideak ezartzen dituen abenduaren 9ko 59/2015 Fori Dekretuari buruz.
Familiaren inguruan zaintza ematea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, FGZPE familia giroan zaintzeko prestazio ekonomikoari buruz.
Desgaitasuna duten adinekoentzako plazen kontzertazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, adinekoen egoitzetan desgaitasuna duten 65 urtetik gorako pertsonentzako plazen kontzertazioari buruz.
Gaixotasun mentala duten adinekoentzako plazen kontzertazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, adinekoen egoitzetan gaixotasun mantala duten pertsonentzako plazen kontzertazioari buruz.
Lurren kudeaketa eta Aldalur banku publikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, lur kudeaketari eta Aldalur banku publikoari buruzko ekainaren 13ko 44/2018 Mozioaren hirugarren puntuaren betetze-mailari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Bakoren burua desagertzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko 1976an Arkaian aurkitutako Bakoren burua desagertu izanari eta haren kokapenaren ikerketari buruzko administrazio-espedientearen kopia.
Arrisku psikosozialak Oiongo egoitzan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Oiongo egoitzako arrisku psikosozialen azterketaren kopia eskatzeko.
GOFEko langileen gogobetetze-inkesta.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, GOFEko langileen gogobetetzeari buruz 2012an egindako inkestaren kopia eskatzeko.
Jokabide-arazoak dituzten adingabeentzako zentro bat abian jartzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, abenduaren 9ko 76/2020 Mozioari buruz, abian jartzeko jokabide-arazoak dituzten adingabeentzako zentro espezifiko bat.
Frantziako Tourra lasterketaren gastuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Le Tour2023 lasterketa Arabatik pasako dela-eta sinatutako hitzarmenari buruz.
Samaniegoko egoitzaren plan zuzentzailea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Samaniego egoitzako Plan Zuzentzailearen kopia.
Nekzaritza eta abeltzaintza ustiategi berrientzako plan pilotua.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, lurra kudeatzeko eta etxebizitza eskuratzeko alternatibak eskaintzeko ustiategi berriei eta gazte eta emakumeei zuzendutako proiektu pilotuari buruz.
Herri-basoei buruzko azterlana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko UAGAk 2018an herri-basoei buruz egin zuen eta 44/2018 Mozioan onetsi zen azterlanaren bigarren zatiaren kopia.
Oilategi edo oilo-etxaldeak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Sailari zuzendua, Araban dauden oilategi edo oilo-etxaldeen ingurukoa.