Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 urt. 18

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Eskola kirola.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, eskola kiroleko lehiaketak berreskuratzeari buruz. Presako prozeduraz izapidetuko da.

Zentral hidroelektrikoak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako lurralde historikoak bi zentral hidroelektriko itzulgarri instalatzeko proiektuari ezezkoa emateari buruz.

Nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreari babesa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreari babesa emateko eta makroabeltegien eredu ez jasangarriaren kontrakoa.

AGERRALDIAK

Indesako lanpostuen balorazioa.- Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, informazio-bilkuran, INDESA2010 SLko lanpostuen balorazioari buruz informazioa emateko.

Seigarren olatuaren eragina GOFEren zentroetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan norainokoa izan den eta zein ondorio izan dituen COVID-19ren seigarren olatuan GOFEren mendeko zentroetako erabiltzaile eta langileengan.

Zentral hidroelektrikoak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Arabako diputatu nagusiaren eta Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Arabako Lurralde Historikoan bi zentral hidroelektriko itzulgarri instalatzeko aukeraz.

Aernnova SDA Factory-ko enpresa-batzordea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek eskatu dute SDA Factory-ko enpresa-batzordeko ordezkariek agerraldia egiteko Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Batzordearen aurrean, informazioa eman dezaten gaur egun pairatzen duten lan-egoerari buruz.

INTERPELAZIOAK

Ardoaren Etxearen zerbitzua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Ardoaren Etxeak Arabako Errioxako ardogileei mahatsaren analisiaz ematen dizkien zerbitzuei buruz.

Etxerik gabeko pertsonak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zein neurri hartzeko asmo duen Arabako lurralde historikoan etxerik gabeko pertsonen kopuruak nabarmen egin duelako gora.

GALDERAK

Egoitza-plazak sortzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, adinekoei arreta emateko egoitza-plazak sortzeari buruz.

Txertaketa desgaitasun eta mendetasunaren arloan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Covid-aren txertaketa-kanpainan desgaitasuna edo mendetasuna duten arabarrei errefortzu-dosia edo hirugarren dosia jartzeari buruz.

Gizarte Segurantzaren bulegoa ixtea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Guardiako Gizarte Segurantzaren bulegoa itxi izanari buruz.

Bazterketa dauden pertsonentzako baliabideen okupazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, gizarte bazterketako egoera larrian dauden pertsonak artatzen dituzten baliabide batzuen okupazioari buruz.

Wifi-gune publikoak herrietan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako herrigune batzuetako espazio publikoetan wifi-puntuak instalatzeari buruz.

Herri-jabaria erabiltzeagatiko tasa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, argindarra eta hidrokarburoak garraiatzeko hainbat instalaziok tokiko herri-jabaria esklusibotasunez erabiltzeagatiko eta baliatzeagatiko tasa berri bat ezartzearen gaineko azterlan bat egiteko partidari buruz.

Espejoko Luyando-Hurtado de Mendoza dorretxea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Espejoko Luyando-Hurtado de Mendoza dorretxeari buruz.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, orain arte Sansoheta adingabeen zentroa egon den instalazioetan adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro berri bat sortzeari buruz.

Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Sansohetako eraikina adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako GOFEren eguneko zentro berria ezartzeko egokitzeko lanei buruz.

Tokiko merkataritza ekonomia zirkularraren xede gisa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigaren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, tokiko merkataritzari buruz, ekonomia zirkularraren eta NBEren garapen iraunkorreko helburuen xede gisa.

Berrikuntza Irekiko Zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Berrikuntza Irekiko Zentroa abian jartzeari buruz.

Jendaurreko arreta Guardiako Ardoaren Etxean.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Guardiako Ardoaren Etxeko jendearentzako arretari buruz.

NBP laguntzaren eskaerei buruzko informazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, uztailaren 11ko 54/2018 Mozioaren betetze-mailari buruz, NPB laguntzen eskaerei buruzko informazioa ematen duen sistema bat gauzatzearen gainean.

Apdemaren hitzarmen kolektiboaren aurreakordioa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Apdemarekin sinatutako hitzarmen kolektiboaren aurreakordioari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Erabakiei buruzko dokumentazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, abenduaren 28ko Foru Gobernu Kontseiluaren 830/21 eta 835/21 erabakiei buruzko dokumentazio guztiaren kopia eskatzeko.

Mendetasuna duten pertsonentzako jarduerak eta aisialdiak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Jarduerak eta Aisialdia izeneko desgaitasuna duten pertsonen arloko partidari buruz.

Berrikuntza Irekiko Zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari, Berrikuntza Irekiko Zentroa abian jartzeari buruz.

NPB aplikatzeko plan estrategikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua eskatzeko Espainiako Gobernuak 2021. urtearen amaieran Bruselari bidali zion nekazaritza-politika komuna aplikatzeko plan estrategikoaren kopia.