Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 urt. 11

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

ARAUGINTZA DEKRETUA

BEZa eta ondare-eskualdaketak.- Foru Gobernu Kontseiluaren 9/2021 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, abenduaren 28koa. Onestea alda daitezela Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 19ko 12/1993 Foru Dekretu Arauemailea eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko martxoaren 31ko 11/2003 Foru Araua.

MOZIOAK

Kontsumoko ministroa kargugabetzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Kontsumoko ministroa berehala kargugabetzeko eskatzeko, abeltzaintzaren sektoreari behin eta berriz egin dizkion erasoak direla-eta.

AGERRALDIAK

Finantzen Euskal Kontseilua.- Arabako Foru Aldundiak Arabako diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaz lagunduta, Euskadiko Finantza Kontseiluak 2021eko abenduaren 28an egindako bilkuran aztertu ziren diren gaien berri emateko.

EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, 2021eko abenduaren 28ko Finantzen Euskal Kontseiluaren erabakiari buruz.

Arabako Lautadako Kuadrillaren seinaleztapena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegiturak eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan asmorik ote duen Arabako Lautadako Kuadrillak 2021eko azaroaren 22an onetsitako mozioa betetzeko, zeinaren bidez Foru Aldundiari eskatzen baitzazio Arabako Lautadaren seinaleztapen identifikatzailea eguneratu dezala.

Desgaitasuna duten pertsonei txertoa lehentasunez ematea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zergatik ez d lehentasunezkoa izan desgaitasuna eta mendetasuna duten pertsonen COVID-19ren aurkako errefortzu-txertaketa, bai Aldundiaren baliabideen erabiltzaile direnei bai instituzionalizatu gabeei dagokienez.

AFAk berdintasunarekin dituen konpromisoak.- Arabako Foru Aldundiko Administrazio Orokorreko Langileen Batzordearen agerraldi-eskaera, informazio-bilkuran, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordiaren aurrean, Arabako Foru Aldundiak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordean adostutako konpromisoak ez betetzearen ondorioak azaltzeko eta salatzeko.

INTERPELAZIOA

TicketBai.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari, azaldu ditzan TicketBai derrigor ezartzea geroratu eta hiru euskal ogasunen artean koordinazio handiagoa lortzeko aukeraz dituen asmoak.

GALDERAK

Hegoak foru-zerbitzua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, Hegoak foru zerbitzuari buruz.

Ikasketengatiko joan-etorrietarako laguntzak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, 550 gazteri joan-etorrietarako emandako laguntzei buruz, zeinak 2021eko abenduaren 28ko Gobernu Kontseiluak onetsi baitziren.

Trebiñun hondakinak kudeatu eta biltzeko laguntzak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoan hondakin organikoak jaso eta kudeatzeko laguntzei buruz -Gobernu Kontseiluaren 205/2021 Erabaki bidez onartutakoak- Trebiñuko Udalak 2021eko abenduaren 17an onetsitako mozioaren gainean.

Arriagako San Juan ermitaren hesia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, berriki Arriagako San Juan ermitan jarri den hesiari buruz.

Euskadi Basque Country 2030 Maila askotako agendaren planak eta ekintzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz-erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza foru diputatuari zuzendua, jakiteko zein egoeratan dauden Euskadi Basque Country 2030 Maila askotako agendarekin lotutako plan eta ekintza guztiak.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Bizikletaren Arabako Estrategia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Bizikletaren Arabako Estrategiaren dokumentuaren kopia.

Goiaingo industrialdean dauden enpresak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Demografia Erronka Sailari zuzendua, Araba Garapen Agentziak kudeatzen duen Goiaingo industrialdean dauden enpresei buruz.

Laguntzak Altan Bernedo-Biomendi enpresari.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Altan Bernedo-Biomendi enpresari Aldundiak eman dizkion laguntzei buruz.

Arriagako San Juan ermitaren hesiaren fakturak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko Arriagako San Juan ermitan hesi iraunkorra jartzeari dagozkion fakturen kopiak.

Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren ureztapen-obrak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, zeinaren bidez eskatzen baita 2021eko urtarrilean proposatutako ureztatze-lanen fitxa tekniko laburtuen kopia, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalean sartzeko.