Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
FORU ARAUA
Euskaraldia.- Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetza hitzarmena berresteko, Euskaraldia ekimena gauzatzeko 2021-2024 aldirako.
MOZIOAK
Negu bidegarritasuna.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldea osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, negu-bidegarritasunerako hobekuntzak ezartze aldera.
IPGP.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiak Arabako udalerrien autonomia defenda dezan Interes Publiko Goreneko proiektuen figura ezartzearen harira.
AGERRALDIA
Eskola kiroleko ikuskaritza.- Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak agerraldia egiteko eskatu du, informazio-bileran, Arabako Lurralde Historikoko eskola kiroleko ikuskaritzaren araudiari buruzko informazioa emateko.
GALDERAK
Gizarte-zerbitzuen mapa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Mapa berria onesteko aurreikuspenari buruz.
Utzarazpena Arriagan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arriaga San Juan ermitan azaroaren 10ean gertatutako utzarazpenari buruz.
Kalteak Labrazako harresian.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, ekaitzak Labrazako harresian egindako kalteei buruz.
Aurreikusitako balorizazio-instalazioak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, aurreikusita dagoen edo dauden balorizazio-instalazioei buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
OISSen bilerak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko OISSek 2018tik gaurdaino egindako bileren kopia.
Hondakinen Behatokia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, pasa den azaroaren 26an izandako Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Hondakinen Behatokiko ordezkarien agerraldian erabilitako proiekzioaren kopia eskatzeko.
BESTELAKO GAIAK
Samaniego egoitzako langileak.- Idazkia aurkezten dute, ezagutzera emateko Samaniego egoitzak egun bizi duen egoera, hartara, egoera horrek ELOTen eguneroko lanari eta, ondorioz, erabiltzaileen ongizateari nola eragiten dion ulertu ahal izateko.