null Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 aza. 23

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

ARAUGINTZA DEKRETUA

Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga.- Foru Gobernu Kontseiluaren 8/2021 Zerga premiazko araugintzako dekretua, azaroaren 16koa, aldatzeko hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren araudia, Konstituzio Auzitegiaren 2021eko urriaren 26ko epaira egokitzeko.

MOZIOAK

Udalen autonomia interes publiko goreneko proiektuetan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, eskatzeko interes publikoko goreneko proiektuen figura ezartzea dela-eta udalek duten autonomia errespeta dadila.

Segregazio sozioekonomikoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak azaroko tradiziozko osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako ume eta gazteen segregazio sozioekonomikoari buruz.

Rodolfo Martín Villa auziperatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketengatik Rodolfo Martín Villa auzipetzeari buruz.

INTERPELAZIOAK

Interes Publiko Goreneko proiektuak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, jakiteko zein diren AFAren asmoak Arabako udalerrien autonomia babeste aldera, interes publiko goreneko proiektuen figura onartzeko aukeraren aurrean.

Klima Araba 2050n.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari, Klima Araba 2050 proiektuaren parte-hartze prozesuari buruz.

Ostalarien Elkartearen komunikatua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari zuzendua, Gasteizko eta Arabako ostalarien elkarteak azaroaren 16an emandako komunikatuari buruz.

Cantoblancoko zentral eolikoaren proiektua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Añana, Erriberagoitia, Gaubea eta Lantaron udalerrietako Cantoblanco zentral eolikoaren proiektuari buruz.

GALDERAK

Vital banku fundazioaren ordezkaritza murriztea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak Vital banku fundazioaren ordezkaritza erdira jaisteari buruz.

Enpresarien adierazpenak fiskalitateari buruz.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Euskadiko eta Arabako enpresariek Euskadiko fiskalitateari buruz egindako adierazpenei buruz.

Ingurumen-egitasmoak Arabako udalerrietan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Eusko Jaurlaritzak Arabako udalerriei inposatu nahi dizkien ingurumen-planei buruz.

Landa-garapeneko legea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, landa-garapeneko lege-proiektuari buruz.

Laudioko hiltegia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Laudioko animaliak hiltzeko zerbitzuaren egoeraz duen iritziaren berri izateko.

Segregazio sozioekonomikoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako ume eta gazteen segregazio sozioekonomikoari buruz.

AMA Partzuergoaren gaineko txosten ekonomikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, AMA Partzuergoaren sorrera dela eta Consultores Sayma, SAk burutu beharreko txosten ekonomikoari buruz.

APDEMAk kudeatutako etxebizitzak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, APDEMAk kudeatzen dituen Easo eta Batzar Nagusiak laguntza-etxeei buruz.

Prebentzio-neurriak Oiongo egoitzan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Oiongo Foru Egoitzako esposizio matrizeari, jatorriari eta prebentzio-neurriei buruz.<0}

Ekiola proiektua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, EKIOLA proiektuaren garapenari buruz.

Aurrekontu partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, bere saileko hainbat aurrekontu-partidari buruz.

Kultur zabalkundeko jarduerak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Kultur Zabalkundeko Jarduerak izeneko aurrekontu-partidari buruz.

Collectioncare Workshops proiektua partida.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Proyecto Collectioncare Workshops izeneko partidari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Urbide Ur Partzuergoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Urbide Ur Partzuergoari buruz.

Dulantziko Ubideko argazki-tranpetako kamerak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua Dulantziko Ubidearen inguruan jarritako arazgaki-tranpetako kamerei buruz.

Haizearen tunelaren erabilera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, haizearen tunelaren erabilerari buruz.

Berrikuntza Irekiko Zentroa partida.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari, Berrikuntza Irekiko Zentroa izeneko aurrekontu-partidari buruz.

BESTELAKO GAIAK

Batzar Nagusien 2022rako aurrekontu-proiektua.