Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 aza. 16

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU ARAUA

Adingabeen babesa.- Foru arauaren proiektua, Ceutako Hiri Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren (Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien bidez) arteko jarduketa protokolo orokor bat berrestekoa, bakarrik dauden adingabe migratzaileak babesteko eta lurralde batetik bestera lekualdatzeko jarduketak koordinatu ahal izateko.

Ekonomia suspertzeko neurriak.- Foru arauaren proiektua, ekonomia suspertzeko neurriak, TicketBai aplikatzeko neurriak eta zergen arloko beste neurri batzuk ezartzen dituena. Presako prozeduraz izapidetuko da.

MOZIOAK

Arreta goiztiarreko zerbitzua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozio bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, arreta goiztiarreko sistemaren egungo eta etorkizuneko konfigurazioari buruz eta kalitateko zerbitzua ematearren Eusko Jaurlaritzaren mendeko osasun- eta hezkuntza-sistemetan parte hartzeari buruz.

Gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza-zentroak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Ongizate Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Foru Aldundiari eskatzeko gauzatu dezala Prestazioen Zorroaren Dekretua, gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitzei dagokienez.

AGERRALDIAK

Merkataritzarentzako laguntzak Europako funtsetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan aurkeztu diren azokak, hirietako merkataritza-guneak, merkataritza ibiltaria eta merkaturatze-kalan laburrak sustatzeko laguntza-ildoetara proiektuak aurkezteari emandako ezetzaz.

Arriagako San Juan ermitan egindako utzarazpena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Gizarte Ongizate Batzordean, azaldu dezan Miñoiek azaroaren 10ean Arriagako San Juan ermitan egindako utzarazpena.

Natur Zientzien Museoa.- Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia, informazio-bileran, NaturE Zientzien Museoari buruzko informazioa emateko.

El Salvadorreko preso politikoen komitea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Comité de Presas y Presos Políticos de El Salvadorreko ordezkariaren eta Mundubat GKEko kidearen agerraldia eskatu du, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean, El Salvadorreko egoeraren berri eman dezaten.

GALDERAK

Amárica Aretoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Amárica aretoari eta bere erabilpenari buruz.

Eskola kirola.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, eskola-kiroleko eskolaz kanpoko jarduerei buruz.

Zeinu-interpreten zerbitzua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, zeinu-hizkuntza interpretearen zerbitzua emateko Arabako Gorrak Elkartearekin sinatutako hitzarmenari buruz.

Delitu arkeologikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, delitu arkeologikoen eta metal-detektagailuen bidezko espoliazioen inguruan.

Desgaitasun mentalerako egoitza-plazak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, desgaitasuna eta/edo gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza- edo ostatu-plazen erabiltzaileei buruz.

Aholkulari baten izendapena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Sonia Vargas Benito aholkularitza bereziko eginkizunak dituen behin-behineko lanpostua izendatzeari buruz.

Emakume eta gizonen berdintasunerako foru-araua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Foru Arau proiektuaren inguruan.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Goi tentsioko proiektuen txostenak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko ALH zeharkatzen duen Zaragoza-Miranda, PEol-712 -AC izeneko goi tentsioko proiektuaren erakusketa publikoko aldian AFAren zerbitzu teknikoek egindako txosten tekniko guztien kopia.

Hitzarmena Arabako Gorrak elkartearekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, zeinu-hizkuntza interpretearen zerbitzua emateko GOFEk Arabako Gorrak Elkartearekin sinatutako hitzarmenari buruz.

EALZen kudeaketarako hitzarmena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Asparrenako eta Zuiako udalei bi udalerrietako EALZen kudeaketarako sinatzeko bidali zaien hitzarmenaren kopia.

Gaixotasun mentala dutenentzako plazak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du,, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, desgaitasuna eta/edo gaixotasun mentala duten ALHtik kanpoko pertsonentzat zerbitzuari lotutako prestazioarekin hitzartutako edo betetako plazei buruz.

Miñoien esku-hartzea Arriagako ermitan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko azaroaren 10ean Arriagako San Juan ermitan egindako esku-hartzeari buruz Miñoiek egindako txostenak.

Mainstreaming ezartzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoan Mainstreaming estrategia ezartzearen inguruan.

Urbide Ur Partzuergoaren memoria.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak infromazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Urbide Ur Partzuergoaren 2020ko memoriaren kopia eskatzeko.

BESTELAKO GAIAK

Uko egitea.- EAJ-PNV Batzarkide Taldeko Maider Murillo Treviño andreak uko egin dio Arabako Batzar Nagusietako batzarkide izateari.

Iekorako zeharbidea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek eskatu dute Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordeak bisita bat egin dezala Iekorako zerhabidearen zein saihesbidearen proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.