Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 aza. 09

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU ARAUA

Lanak Armiñongo lotunean.- Foru arau proiektua, zeinak berresten baitu Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena, AP-1 eta A-1 errepideen arteko egungo konexioan, Armiñongo lotunean, sarbide adarren edukiera bi noranzkoetan handitzeko obrak finantzatu eta gauzatzeko.

ARAUGINTZA DEKRETUA

Zergak egokitzea.- Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Zerga premiazko araugintzako dekretua, azaroaren 2koa, Arabako zerga araudira egokitzeko ez egoiliarren errentaren gaineko zergan, balio erantsiaren gaineko zergan, zerga berezietan eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan egindako aldaketak, eta premiazko neurriak hartzea energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergan eta elektrizitatearen gaineko zergan.

MOZIOAK

Goi tentsioko lineak.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, Araban eragina duten goi-tentsioko lineei buruz.

Ticket Bai.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, jakiteko zergatik Foru Aldundiak ez duen neurri eraginkorrik eta nahikorik abian jartzen Ticket Bairen ondorioak eta eragina arintzeko.

Iekorako saihesbidea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu dute, 2016-2027 aldirako Arabako Errepideen Plan Integralean jasoa den Iekorako saihesbidearen proiektuaren exekuzioaz dituen aurreikuspenez.

Herritarrentzako arreta AFAren web gunean.- EH bildu Batzarkide Taldeak interpelazioren ondoriozko mozioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, araba.eus web-guneko Herritarren arreta izeneko atalari buruz.

Vitoria-Gasteizen hautagaitza.- EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide-taldeek azaroko tradiziozko osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu dute, Klima aldetik neutroak diren Europako ehun hiri 2030rako: herritarrengatik eta herritarren alde izeneko europar misiorako Vitoria-Gasteizen hautagaitza babesteko eta bultzatzeko. Presako prozeduraz izapidetuko da.

AGERRALDIAK

Irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubidea eta mezenasgorako zerga pizgarriak.- EH Bildu eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeek Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu dute, irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruzko foru-arau proiektuaren berri eman dezan.

Otsoaren erasoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak UAGAko presidentearen agerraldia eskatu du, Nekazaritza Batzordean, baloratu dezan abeltzaintzaren sektorea otsoak gure lurraldean egindako azken erasoak direla-eta bizi duen egoera.

GALDERAK

Adinekoentzako baliabideetako itxarote-zerrenda.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, desgaitasuna duten pertsonentzako hainbat baliabidetako itxarote-zerrendei buruz.

San Prudentzio AAZIko plazak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua,  San Prudentzio AAZIko eguneko zentroaren plaza kopuruari buruz.

Enpresen arteko lankidetza sustatzeko laguntzak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzean enpresen arteko lankidetza sustatzeko laguntza lerroaren inguruan (InterKOOP 2021-ENPRESAK).

Iruña-Veleiako aztarnategia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Iruña-Veleiako aztarnategiari buruz.

Kultura eta Kirola arloko aurrekontua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du kultura eta kirol arloko 2020-2021 aurrekontuko zenbait partidari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Goi tentsioko lineak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko ALH zeharkatzen duten goi tentsioko proiektu jakin batzuen erakusketa publikoko aldian AFAren zerbitzu teknikoek egindako txosten teknikoen kopia.

Gizarte hautemateari buruzko azterlana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, eskatzeko Arabako Gizarte Hautemateri buruzko azterlan osoaren kopia.

EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko Arabako Gizarte Hautemateri buruzko azterlanari lotutako dokumentazioa.

Kontratua The Grand Wines-ekn.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua,  Arabako Foru Aldundiak eta The Grand Wines-ek Arabako ardogintzaren sektorea sustatzeko sinatutako babesletza-kontratuari buruz.

BESTELAKO GAIAK

Mataukoko Administrazio Batzarrak Idazkia aurkeztu du, N-104 errepidea, Mataukuko hiri-zeharbidea barne, berriz asfaltatzeak eragin dien ezinegona jakinarazteko.