null Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 ira. 07

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Ekarpenen Legea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Ekarpenen Legeak eragiten dituen desorekak konpontze aldera.

Anbulantzia medikalizatuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, anbulantzietako langileen segurtasuna bermatzeko eta anbulantzia medikalizatu gehiago eskatzeko.

Vitoria-Gasteiz – Bilbo autobus bonua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du,  Vitoria-Gasteiz – Bilbo urteko bonua ezabatzeari buruz.

AGERRALDIAK

Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordea.- Arabako diputatu nagusiaren agerraldi-eskaera, 2021eko uztailaren 29an egindako Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordearen bileran hartutako erabakien gaineko argibideak emate aldera. Batzordera Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuarekin joango da.

EH Bilduren adierazpenak.- Diputatu nagusiaren agerraldi-eskaera, informazio-bileran, EH Bilduko ordezkariek 2021eko uztailaren 30eko prentsaurrekoan egindako adierazpenak argitzeko, ez baitatoz bat errealitatearekin.

Aiaraldeko Plan Estrategikoaren barruan esleitutako kontratuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Araba Garapen Agentziaren Foru Sozietateak eta Ahaldun Nagusiaren Sailak Aiaraldeko Plan Estrategikoa garatzeko esleitutako kontratuen inguruan azalpenak eman ditzan.

Vitoria-Gasteiz – Bilbo autobusaren kostuaren igoera.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Bide Azpiegiturak eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zein jarrera duen Vitoria-Gasteiz eta Bilbo arteko autobus bidezko garraio publikoaren erabiltzaileentzat ikasturte honetarako aurreikusi den kostuaren igoeraz.

GLLak abuztuan ordaintzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zer dela-eta ez diren ordaindu gizarte larrialdi laguntzak abuztuan eta zein neurri zuzentzaile hartuko diren.

Iekorako saihesbidea.- Iekorako saihesbidearen aldeko elkarteko ordezkarien agerraldi-eskaera, Bide Azpegituren eta Mugikortasunaren Batzordean, informazio-bileran, Iekorako zeharbide zabaltzeko aurreikusitako plan eta proiektuengatik duten kezka azaltzeko.

Erremolatxako Langileen Elkartea.- Arabako Erremolatxako Langileen Elkarteko ordezkariek agerraldia egiteko eskatu dute, Nekazaritza Batzordean, sektoreak egun bizi duen problematikaren berri emateko.

GALDERAK

Kupoaren Bosturteko Legea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Kupoaren Bosturteko Legeari eta fabrikazioaren gaineko zerga bereziei eta elektrizitatearen gaineko zerga bereziari dagokienez foru aldundien artean egindako bilketa-doikuntzen aldaketari buruz.

Errenta 2020 aurkezteko hizkuntza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko Errenta Kanpainaren likidazioak aurkeztutako hizkuntzari buruz.

Errentaren kanpaina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko ekitaldiko likidaziorako Errentaren Kanpainari buruzko zenbait konturi buruz-

Alde horretatik, batzarkide-talde berberak beste idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2017ko, 2018ko, 2019ko eta 2020ko errenta-kanpainei buruz.

Energia berriztagarriak instalatzea abeltzaintza eta nekazaritzan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan energia-iturri berriztagarriak instalatzeari buruz.

Prestazio sozioekonomikoak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Sailari zuzendua, Familia giroan zaintzeko prestazio ekonomikoari buruz (FGZPE), profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko zerbitzuari buruz Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoari buruz (LPPE) eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoari buruz (ZLPE).

Espetxera sartzeko seinalizazioa hobetzeari buruz.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko Foru Diputatuari zuzendua, Arabako espetxea iragartzeko eta bertara sartzeko bide-seinaleak hobetzeari buruzko 11/2021 Mozioaren betetze-mailaren gainean.

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako berehalako arreta zentroa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua,  indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Berehalako Arreta Zentroaren (BAZ) inguruko zenbait konturen berri izateko.

Covid-19ren agerraldia La Encina egoitzan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Artziniegako La Encina egoitzan izandako COVID-19ren agerraldiari buruz.

Oinordetzen gaineko Zerga.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Oinordetzen gaineko Zergari buruz.

Hizkuntz Normalizazio Plana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, 2022-2027 aldirako Hizkuntza Normalizaziorako Plan berria egite aldera GOFEk lantzen ari den diagnosiari buruz.

Euskararen erabilera sustatzeko ikastaroa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, enpleguaren sustapenaren programaren baitan 2019, 2020 eta 2021 urteetan diruz-lagundutako ikastaroetatik zenbat egin hal izan diren euskaraz jakiteko.

{0>Plan de Euskera de la Fundación Artium.- Pregunta para respuesta escrita dirigida a la Diputada Foral de Cultura y Deporte, presentada por el grupo juntero EH Bildu, sobre el Plan de Euskera de la Fundación Artium.<}0{>Euskara Plana Artium Fundazioan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Kultura eta Kirol foru .

{0>Normalización del euskera.- Pregunta para respuesta escrita dirigida a la Diputada Foral de Cultura y Deporte, presentada por el grupo juntero EH Bildu, sobre los planes de normalización del euskera de diversas entidades que dependen de su departamento.<}0{>Euskararen normalizazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Kultura eta Kirol foru diputatuari zuzendua, bere sailaren menpe dauden hainbat erakunderen euskararen normalizazioarako planei buruz.<0}

Covid-19 zaintzeko eta kontrolatzeko protokoloa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, arlo soziosaitarioko egoitza-zentroetan COVID-19 zaintzeko eta kontrolatzeko protokoloari buruz, zeina Eusko Jaurlaritzak argitaratu baitzuen abuztuaren 23an.

Lanpostuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, hainbat lanposturen deskribapen xehatuak egiteko lanei buruz.

Vitoria-Gasteiz –Bilbo autobus-bonua kentzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Gasteiz-Bilbo linearen urteko bonuaren ezabapenari eta bonuen prezioaren igoerari buruz.

AP-1eko erabiltzaileen eta langileen hizkuntz eskubideak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, AP-1en ematen den zerbitzuko erabiltzaileen eta langileen hizkuntz eskubideei buruz.

Aiaraldea Plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Aiaraldea Plana deritzon partida berriari buruz.

Eskalmendiko mintegia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Araba Garapen Agentziaren jabetzakoa den Eskalmendiko Mintegia izeneko eraikinari buruz.

Berrikuntza Irekiko Zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Berrikuntza Irekiko Zentroa abian jartzeari buruz.

Aiaralderako Plan Estrategikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Aiarako eskualderako plan estrategikoari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Ekarpenen Legea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Ekarpenen Legea berritzeko instituzio arteko akordioari buruz.

Errentaren kanpaina.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2017, 2018, 2019 eta 2020 errenta-kanpainaren inguruko kontu batzuei buruz.

Aiaraldea Planaren idazkaritza teknikoa kontratatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, idazkaritza tekniko bat kontratatzeko lizitazioarekin lotutako dokumentazio guztiaren kopia eskatuz, Berehalako Jarduketa Plana egiteko eta beharrak aztertzeko, lantzeko, kontrastatzeko eta onartzeko, eta Aiaraldeko Plan Estrategikoaren jarraipena eta ezarpena egiteko.

Hitzarmena GAIA Cluster ICTA Elkartearekin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Sailari zuzendua, eskatzeko Gaia Cluster ICTA elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren kopia.

Nerbioiko Parke Linealaren bide berdea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, LKS Ingenieria enpresak 2020ko irailean egindako “Estudio de Alternativas. Vía Verde del Parque Lineal del Nervión. Tramo Orduña-Delika” izeneko azterlanaren kopia eskatzeko.

Euskara Zerbitzuaren organigrama.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Funtzio Publikoaren menpeko Euskararen Zerbitzuaren egungo organigrama.

Emergentziazko obrak tokiko entitateetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko tokiko entitateek ustekabe eta emergentziako obrei aurre egin ahal izateko diru-laguntzak emateko 2021eko deialdiari buruz.

Sei kooperatiba eratzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, eskatzeko sei kooperatiba eratzeko 2021eko uztailaren 13ko Foru Gobernu Kontseiluaren 441 Erabakiarekin lotutako dokumentazioa.

Araba Helburu Proiektua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Araba Helburu proiektuaren publizitatea eta zabalpena hainbat hedabidetan egiteari buruz.

Berrikuntza Irekiko Zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari, Berrikuntza Irekiko Zentroari buruz.

Aiaraldeko eskualderako Plan Estrategikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Aiarako eskualderako plan estrategikoari buruz.

BESTELAKOAK

Bisita Sansoheta Zentrora.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak eskatzen du Gizarte Ongizate Batzordeak bisita egin dezala Sansoheta Adingabeen Zentrora, bertatik bertara ezagutzeko instalazioen egoera, bai eta AFAren ardurapean bertan bizi diren adingabeei zein baldintzatan ematen zaien arreta.