Minbiziaren aurkako Munduko Egunaren aldeko egindako adierazpen instituzionalari atxikitzea - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Minbiziaren aurkako Munduko Egunaren aldeko egindako adierazpen instituzionalari atxikitzea
Minbizia da mundu mailako arazo soziosanitariorik garrantzitsuena. Bigarren heriotza-kausa da munduan, eta 2030erako kasu berriak % 30 baino gehiago haztea aurreikusten da.
Bi gizonetik bati eta hiru emakumetik bati minbizia diagnostikatuko zaie bizitzan zehar. Kalkuluen arabera, egun, Euskadin, 75.000 pertsona baino gehiagok dute minbizia. 2019an bertan, ia 15.000 kasu berri diagnostikatu ziren.
Pandemiak eragindako krisiak areagotu egin du pertsona horien eta beren familien zaurgarritasun soziala eta sanitarioa. Kolektiboa bi aldiz da zaurgarria, minbiziagatik eta Covid-19gatik. Afekzio berri eta larriak ageri dira. Esate baterako: inpaktu sanitarioak izan dira infektatuei eman behar izan zaien lehentasunezko arretaren ondorioz; gaixoen %30ek baino gehiagok osasun mentaleko arazoak eta antsietatea pairatu dute konfinamenduagatik, eta gaixotasunaren ondorioz sortu diren kostu sozio-laboralen % 45 bere gain hartu behar izan dute.
Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela eta, elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetutako pertsonei, eta, era berean, gizarte osoa bizimodu osasungarria izatera animatu nahi dugu; hau da, minbiziaren arrisku- faktore garrantzitsuenak saihestera (tabakoa, alkohola, eguzkiarekiko esposizio desegokia, obesitatea, sedentarismoa, eta abar); bizitza aktiboaren eta elikadura osasungarriaren aldeko apustua egitera; eta koloneko, bularreko eta zerbidoetako baheketen hitzorduetara joatera.
Uste dugu minbizia ikertzeko, sendatzeko eta haren ondorioak zein tratamenduak hobetzeko behar beste baliabide behar direla.
Halaber, uste dugu zaintzak sustatu behar direla, eta minbizia duten pertsonek eta haien familiek beren eskubideak bermatzeko behar diren bitartekoak jaso behar dituztela.
Horiek horrela, minbizia duten pazienteen eta haien senideen alde lan egiten duten elkarteen eginkizuna sozial eta sanitarioaren balioa aitortu nahi dugu, eta nabarmendu nahi dugu erakunde publikoek babestu, bultzatu eta egituratu behar dutela boluntarioek eta gizarteak berak elkarte horien bidez egiten duten ahalegin sozial eta ekonomikoa.