#ExigimosLaIgualdadTrans kanpainaren ekitaldia

#ExigimosLaIgualdadTrans kanpainaren ekitaldia

Banderaren sinaketa
2021 eka. 01

Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea #ExigimosLaIgualdadTrans kanpainaren baitan Errespetuz, Gehitu eta Ortzadar LGBT elkarteek antolatutako ekitaldian izan da gaur goizean. Bertan, Foru Ganberako presidenteak trans kolektiboaren bandera handi bat sinatu du, Eusko Legebiltzarreko presidentearekin, Arabako diputatu nagusiarekin, Gasteizko alkatearekin eta Arartekoarekin batera, besteak beste, eta bat egin du hórrela Lesbiana, Gai, Trans eta Bisexualen Estatuko Federazioak, Chrysallisek eta Triangulo Fundazioak bultzatutako ekimen horrekin. Naizen elkartea ere bertan izan da.

Sarai Montesek eta Mei Arregik, Errespetuzeko eta Ortzadarreko ordezkariek hurrenez hurren, elkarte antolatzaileen izenean irakurri duten manifestu baten irakurketarekin amaitu da gaur goizean Eusko Legebiltzarraren egoitzan egindako ekitaldia.

Honaino iritsi aurretik, bandera Espainiako estatuko hainbat udalerritan zehar ibili da, #ExijimosLaIgualdadTrans lelopean. Erakunde eta agintari ugarik egin diote harrera, herritarren mobilizazioa eta atxikimendua bultzatzeko trans eskubideen alde, eta, bereziki, genero-autodeterminazioaren alde.