Batzar Nagusietako lehendakariak AKEko zuzendaritza-batzordeari egin dio harrera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusietako lehendakariak AKEko zuzendaritza-batzordeari egin dio harrera
Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Irma Basterrak harrera egin dio Arabako Kontzejuen Elkarteko (AKE) zuzendaritza-batzordeari, legegintzaldiaren hasiera honetan 268 kontzeju biltzen dituen erakundearen beharren eta ikuspegiaren berri izateko asmoz.
AKEko presidente Joseba Terrerosek eta bere taldek Arabako kontzejuentzat interesgarriak diren gaiez dituzten ikuspuntu nagusiak azaldu dizkiote Arabako legebiltzarreko lehendakariari: Toki Erakundeen Finantzaketarako Foru Arauaz (FOFEL), tokiko erakundeek klima-aldaketaren aurkako borrokan duten zereginaz eta herrietan obrak eta azpiegiturak garatzeaz, besteak beste.
Lehendakariak adoretu egin ditu “kontzejuen interesak defendatzen eta kontzejuak sustatzen jarraitzeko, betiere herrietako bizilagunen mesedetan. Etxe honetan ateak zabalik izango dituzue beti zuen planteamenduak ekartzeko, Arabako legebiltzar honetan dauden entzute eta parte-hartze organoeen bidez. Interes bera dugu Arabako lurralde osoan garapen orekatua lortzeko eta toki-erakundeak gure herrien, gure eskualdeen eta lurralde osoaren eragile gisa aitortzeko”, adierazi die Irma Basterrak.
Arabako Kontzejuen Elkartea erakunde asoziatibo bat da, 1996ko abenduaren 15ean eratu zen eta helburu nagusia du gure Lurralde Historikoko Kontzejuen interesak eta eskubideak defendatzea eta horiek maila guztietan ordezkatu, sustatu eta garatzea. Gaur egun, 268 Kontzeju ¡ biltzen ditu Elkarteak, eta egoitza soziala Elorriagan (Araba) du, Batzar-etxea kaleko 9. zenbakian.