Gobernuari kontroleko osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Gobernuari kontroleko osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Plazo de alegaciones
2020 aza. 04

Asteazken honetan, azaroaren 4an, hilaren lehen azteazkenero bezala, Arabako Batzar Nagusiek foru gobernuaren kontrolerako osoko bilkura egin dute Gasteizko Probintzia Jauregian.

Hasteko, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak Aiarako Kuadrillan tren-zerbitzua murrizteari eta Arabako Foru Aldundiak jaiotza-tasa, familia eta erronka demografikoari aurre egiteko bultzatu nahi dituen neurriei buruzko bi galderari erantzun die. Ainhize Solaun eta Iñaki Oyarzabal EH Bildu eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen prokuradoreek egin dituzte galdera horiek. Jarraian, Pilar Garcia de Salazar lehenengo diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka demografikoko foru diputatuak urtarrilaren 24ko 9/2020 mozioari buruz orain arte egindako ekintzen berri eman du, gure herrietako banku-erakundeen itxieraren problematikari buruz, bai eta bere sailak Arabako landa-ingurunean dagoen belaunaldien arteko eten digitala ezabatzeko zer egin duen ere, Javier Argotek eta David Rodriguezek, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Podemos) batzarkide taldekideek, galdetuta.

Covid-19ren hedapenaren aurkako prebentzio-neurri gisa espazioa aireztatzeko lehen atsedenaldiaren ondoren, azken batzarkide-talde horren Damian Garcia-Morenok Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko foru diputatuari galdetu dio ea zer egiteko asmoa duen bere sailak Arabako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan pandemiak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko. Gero, Emilio Sola Gizarte Politiketako foru diputatuari galdetu diote, alde batetik, Claudia Venceslao EH Bildu batzarkide taldekideak ea Aldundiak benetako alternatibak emango dizkien desgaitasuna duten gazteak beren kargura dituzten familiei eguneko arreta zentro batean plaza bat eskuratzeko zain dauden hilabeteetan eta, bestalde, Marta Alaña Arabako Popularrak batzarkide taldekideak adimen-urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentro bat planifikatzeari eta abian jartzeari buruz. Diputatu honen osoko bilkuran parte hartzea amaitzeko, EH Bildu batzarkide taldekide berak erizaintzako profesionalek eta erizaintzako laguntzaileek Covid-19 duten pertsonentzako Zadorra Erreferentzia Zentroan dituzten lan-baldintzei buruz egindako galderari erantzun dio.

Bilkuraren azken zatian, osoko bilkuren aretoko airea berritzeko bigarren atsedenaldia bete ondoren, Damian Garcia-Moreno Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldekideak  Jose Antonio Galera Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatuari galdetu dio Alegríako kanalaren jarraipenari edo ezabatzeari buruz foru gobernuak dituen asmoei buruz, eta, bukatzeko, Marta Alaña Arabako Popularrak batzarkide taldekideak Ana del Val Kultura eta Kiroleko titularrari galdetu dio bere sailak urtea ixteko aurreikusten duen xedapenaren gauzatze-ehunekoari eta gauzatu gabe geratzen diren partidei buruz.