Batzar Nagusiek goraipatu egin dute Neikerrek nekazaritzaren sektorea hobetzeko, ingurumena babesteko eta elikagaien segurtasunerako egin duen ekarpena, bere 25. urteurrenean - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek goraipatu egin dute Neikerrek nekazaritzaren sektorea hobetzeko, ingurumena babesteko eta elikagaien segurtasunerako egin duen ekarpena, bere 25. urteurrenean
Batzar Nagusiek goraipatu egin dute Neikerrek nekazaritzaren sektorea hobetzeko, ingurumena babesteko eta elikagaien segurtasunerako egin duen ekarpena, bere 25. urteurrenean
Batzar Nagusietako lehendakari Irma Basterrak Neiker nekazaritza-ikerketako institutuaren 25. urteurrenaren ekitaldian hartu du parte. Zilarrezko ezteiak ospatzeko ekitaldia erakundearen ikur den Arkautiko egoitzan egin da.
Batzar Nagusietako lehendakariak adierazi du Neikerreko profesionalek nazioartean eskarmentu eta errekonozimendu handia dutela eta zoriondu egin ditu “sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, gure ingurumena zaintzeko, bertoko espezieak eta arrazak mantentzeko eta elikagaien segurtasuna bermatzeko” egin duten ekarpenagatik. Gainera, lehendakariak animatu egin ditu “nekazaritza eta abeltzaintzaren eta basogintzaren esparruko eragile nagusiekin elkarrizketa proaktiboa izaten” jarraitu dezaten, “denok batera aurre egiteko sektoreak dituen erronka nagusiei; klima-aldaketaren inpaktua murrizteari, esaterako”.