Homosexualen, transgeneroen, transexualen eta bisexualen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea aldarrikatzen dute Batzar Nagusiek - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Homosexualen, transgeneroen, transexualen eta bisexualen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea aldarrikatzen dute Batzar Nagusiek
Homosexualen, transgeneroen, transexualen eta bisexualen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea aldarrikatzen dute Batzar Nagusiek

Arabako Batzar Nagusietako fatxada nagusiak ostadarraren koloreak erakutsiko ditu bihar, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ikusarazteko eta homosexualek, bisexualek, transgeneroek eta transexualek jasaten duten diskriminazioa, jazarpena eta indarkeria salatzeko.
Maiatzaren 17an, duela 34 urte Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zuela ospatzen da. Orduz geroztik, M17a estandarte bat da nagusi ez diren sexu-orientazio eta genero-identifikazio guztien eskubide-berdintasuna eta errespetua aldarrikatzeko.