kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen Zaude: Hasiera > Jarduera Parlamentaria >Agenda

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Agenda imagen

Hurrengo ekitaldien aurreikuspena
2020ko urriaren 1a
1.gaia:
Espedientearen zenbakia : 11/C/11/0001267
Egile: Fernández de Pinedo Álvarez de Arcaya, Enrique
Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia onestea eta burutzea, bidezkoa bada, 2018 urteari dagokion URA Ur agentziaren Arabako ibaien txostenaren inguruko balorazioa eman dezan eta aurre ikusitako neurriak azaldu ditzan.
2.gaia:
Espedientearen zenbakia : 11/C/04/0001268
Egile: Fernández de Pinedo Álvarez de Arcaya, Enrique
Batzordean erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Jugalez ibaiaren egoeraren inguruan.
3.gaia:
Espedientearen zenbakia : 11/C/12/0001263
Egile: Zadorra Bizirik Hiritar Plataformako ordezkaria eta Zanbranako alkate-presidentea
10:30ean. Agerraldia, informazio bileran, Zadorra Bizirik Hiritar Plataformako ordezkariarena eta Zanbranako alkate-presidentearena, Ingurumen eta Hirigintza Batzordearen aurrean, Inglares ibaiaren ingurumen-egoerari buruz jarduteko.
4.gaia:
Espedientearen zenbakia : 11/B/05/0001254
Egile: Kabinetearen eta Komunikazioaren zuzendaria
Foru Arau proiektua onestea, bidezkoa bada, zeinaren bidez berresten baita Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arteko lankidetza hitzarmena, Arabako Mendialdeko asfalto naturalen meatze paisaiak berreskuratzekoa.
2020ko urriaren 2a
1.gaia:
Espedientearen zenbakia :
Egile: Idazkari Orokorra
2020ko uztailaren 3ko bilkuraren akta onestea, bidezkoa bada.
2.gaia:
Espedientearen zenbakia : 11/C/11/0001299
Egile: Martínez Cerrillo, Nerea
Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren agerraldia onestea eta burutzea, bidezkoa bada, azaldu dezan telelana Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorrean arautzen duen abuztuaren 4ko 26/2020 Foru Dekretuaren edukia.
2020ko urriaren 5a
1.gaia:
Espedientearen zenbakia :
Egile: Idazkari Orokorra
2020ko uztailaren 13ko bilkuraren akta onestea, bidezkoa bada.
2.gaia:
Espedientearen zenbakia : 11/C/10/0000880
Egile: Kabinetearen eta Komunikazioaren zuzendaria
Diputatu nagusiaren agerraldia, berak eskatuta, argibideak emateko Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordeak 2020ko irailaren 30ean egindako bileran hartutako akordioei buruz.
3.gaia:
Espedientearen zenbakia : 11/C/11/0001298
Egile: Martínez Cerrillo, Nerea
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia onestea eta burutzea, bidezkoa bada, zehatz-mehatz azaldu dezan zertara bideratuko diren Batzar Nagusien Aurrekontuaren 320.000 euroak, zeinak Araudi eta Barne Gobernurako Batzordeak erabaki baitzuen Arabako Foru Aldundiari ematea.
© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-