kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2020-05-05 - Mahaikideen bileraimagen

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur arratsaldean bildu da era telematikoan Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

MOZIOAK

Politika fiskala Covid-19ren aurrean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, COVID19aren ondorioz sortutako krisi soziosanitarioak Arabako Toki Erakundeen finantzazioan izango dituen ondorioei eta arlo honetan hartu beharreko neurriei buruzkoa. Presako prozeduraz izapidetuko da.

Mugikortasun berrirako neurriak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Araban mugikortasun berri baterako neurrien plan bat prestatu eta abian jartzeko, deskonfinamendu-prozesuari behar bezalako erantzun bat emate aldera, COVID-19 koronabirusak eragindako osasun publikoko emergentzia-egoeraren ondorioz. Presako prozeduraz izapidetuko da.

EEABEren eraginpena dauden pertsonak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, lehenbailehen abian jartzeko Arabako Lurralde Historikoan EEABE baten eraginpean dauden pertsonek izan dezaketen beharrizan-egoera arintzeko neurriak. Presako prozeduraz izapidetuko da.

Covid-19k garraioan izan dituen ondorioak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, COVID19aren ondorioz sortutako krisi soziosanitarioak bidaiarien foru garraioan izandako ondorioei eta berau sustatzeko hartu beharreko neurriei buruzkoa. Presako prozeduraz izapidetuko da.

Premiazko neurriak gizarte-zerbitzuetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari eskatzeko premiazko neurriak har ditzala gizarte-zerbitzuei buruz, COVID-19ren alarma-egoeraren deseskalatzearen barruan. Presako prozeduraz izapidetuko da.

AGERRALDIAK

Aurrekontu-doikuntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren eta foru-diputatu guztien agerraldia eskatu du, eman dezaten COVID-19ren krisiaren ondorioz sortu den egoera berria dela-eta beren sailetan aurreikusi dituzten aurrekontu-doikuntzen berri.

Auzo-elkarteak.- Zazpigarren Alaba Auzo Elkarteak eskatu bilkuran informatiboan agerraldia egin dezatela Zazpigarren Alaba Auzo Elkarteko, Erreka Txiki Elkarteko eta Babestu Araba Elkarteko ordezkariek, Gizarte Ongizateko Batzordearen aurrean, herrialde bakoitzeko egoitza publiko eta pribatuen pandemiari buruzko diagnostikoari ekiteko.

GALDERAK

Bisita-unitateak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, COVID-19 krisiaren aurrean Arabako bisita unitateen kudeaketaren inguruan.

Hirugarren Sektorearekiko hitzarmenak bertan behera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Hirugarren Sektoreko zenbait entitateekiko hitzarmenak bertan behera uzteari buruz.

A-4303 eta A-4163 errepideetako biribilguneetarako sarbidea mugatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, A-4303 eta A-4163 errepideak amaitzen diren biribilguneetarako sarbidea mugatzeari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

EEABE Indesan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Sailari zuzendua, Indesaren EEABEren inguruan.

BESTELAKO GAIAK

Egoitzetan esku hartzea.- Mendetasuna dutenen senideen Araba eta Bizkaiko BABESTU elkarteek Idazki bat aurkeztu dute, eskatzeko EAEko instituzio publikoei esku har dezatela COVIDgatiko positiboen inzidentzia ehuneko 30 baino handiagoa den adinekoen egoitzetan.

 

 

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-