kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2020-05-19 - Mahaikideen bileraimagen

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur arratsaldean bildu da era telematikoan Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

FORU-ARAUAK

Arabako Lautadako Ur Partzuergoa.- Arabako Foru Aldundiak Foru Arau proiektua aurkeztu du ,zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiaren eskuetara itzuliko baitira Arabako Ekialde Lautadako Urkidetzari emandako ondasunak, hura desegin delako.

DEKRETU ARAUEMAILEAK

Neurri fiskalak.-  Arabako Foru Aldundiak maiatzaren 12ko Foru Gobernu Kontseiluaren 6/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua aurkeztu du, COVID-19rekin lotutako zerga neurri berriak hartzeari buruzkoa.

Presako neurriak ekonomia eta enplegurako.- Arabako Foru Aldundiak maiatzaren 12ko Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua aurkeztu du, Arabako zerga-araudia ekonomia eta enplegua babesteko premiazko neurri osagarriei buruzkoa.

MOZIOAK

Estrategia ekonomiko eta soziala.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, pandemia epe labur eta ertainean berriz agertzeko hipotesiaren aurrean estrategia ekonomiko eta sozial bat prestatze aldera, Arabak izan ditzakeen inpaktu, arrisku eta potentzialtasunen aurreikuspen batekin eta hainbat agertoki kontuan izanda. Presako prozeduraz izapidetuko da.

INTERPELAZIOAK

Babes berezia landa-ingurunerako.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, azal dezan aurreikusita dagoen neurri bereziak dituen protokolo espezifiko bat aplikatzea edo bultzatzea ALHko landa-inguruneetarako deskofinamendu-faseetan zehar, Covid-19ren kutsatze-arriskuaren aurreko arreta soziosanitariorako, prebentziorako eta babeserako.

Beste egoitza modelo baterantz.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, azaltzeko zein neurri hartuko dituen Arabako Foru Aldundiak bizitzaren iraunkortasuna bermatuko duen egoitza-eredu baterantz egiteko.

AGERRALDIAK

Gobernu Kontseiluaren 200/200 erabakia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan Gobernu Kontseiluaren 200/200 erabakiaz.

Abeltzaintzaren sektorearen egoera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan osasun-alarmak iraun bitartean Arabako abeltzaintzaren sektoreak izan duen egoeraz, EBtik eta Nekazaritza Ministeriotik aurreikusten diren laguntzez, eta euskal instituzioek aurreikusi duten kofinantzazioaz.

Adingabeentzako baliabideetako plantillak indartzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Gizarte Ongizatearen Erakundearen ardurapeko adingabeen egoitzetako plantillen sendotzea geldiarazi izanaren auziaz aritzeko.

GALDERAK

Adingabeentzako baliabideetako plantillak indartzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei zuzendutako gizarte-baliabideetako plantillaren errefortzuak bertan behera utzi izanari buruz.

Geldiarazitako programak eta baliabideak abian jartzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, COVID-19ren Alarma Egoerak geldiarazitako zenbait baliabide eta programa abian jartzeari buruz.

Deseskalatzea kultur eta kirol jardueretan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, kirol-, gazte- eta kultura-jardueren arloan deseskalatzerako planteatuko den plan integralari buruz.

Saretour Euskal Turismo Sarea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Saretour Euskal Turismo Sareari buruz.

Asiako liztorra.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, liztor asiarraren presentziari eta bere habiak desaktibatzeari buruz.

Adinekoen egoitzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, adinekoen egoitzekin lotutako zenbait konturi buruz.

Udalekuak 2020 Kanpaina.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko nola gauzatuko den Udalekuak 2020 kanpaina COVID-19ren krisiaren aurrean.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Banda zabalaren hedapena.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, ALHn banda zabala hedatzeari buruz.

Luzatutako obrak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, 2018-2019 OZFPren luzatutako obrei buruz.

Ikuskapenak adinekoen egoitzetan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, eskatzeko adinekoentzako zein desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentro pribatu eta publikoetan otsailaren 1etik gaurdaino egindako ikuskapenen txostena.

Protokoloak eta jarraibidea gizarte-zerbitzuetan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Osakidetzatik ALHko gizarte-zerbitzuei dagokienez jarraitu beharreko protokolo eta jarraibideei buruz.

Inpaktua ardogintza eta sagardogintzaren sektorean.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko COVID-19k Arabako ardogintza eta sagardogintzaren sektorean izan duen eraginaz Hazi Fundazioarekin egindako inkestaren emaitzen kopia.

Erremolatxa-hondartzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, aktibo dauden erremolatxa-hondartze buruz.

Aktibo dauden ureztatzaileen komunitateak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, aktibo dauden ureztatzaileen komunitateei buruz eta jakiteko komunitate horiek aseguru-polizak dituzten.

Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Erregulatzailearen proposamenak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Erregulatzaileak berriki euskal instituzioei COVID-19k ardogintzaren sektorean izandako eraginak arintze aldera helarazi zizkion proposamenen kopia.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-