kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2019-09-10 - Mahaikideen bileraimagen

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

FORU-ARAUAK

Arabako Foru Aldundiaren zehapen-araubidea.- Arabako Foru Aldundiak aurkeztu du Arabako Foru Aldundiaren zehapen-araubidea arautzen duen maiatzaren 30eko 17/1993 Foru Araua indargabetzeko foru-arau proiektu bat. Irakurraldi bakarreko prozeduraz izapidetuko da.

Tokiko kopporazioen ordainsariak.- Arabako Foru Aldundiak tokiko korporazioetako kideen ordainsari-erregimena arautzen duen foru-arau proiektu bat aurkeztu du. Irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetuko da eta, subsidiarioki, presako prozeduraz.

Vitoria-Gasteizko tranbiaren eraikuntza.- Arabako Foru Aldundiak Foru arau proiektu bat aurkeztu du, Euskal Trenbide Sareak eta Gasteizko Udalak, Gasteizko tranbia Salburua luzatzeko obren bigarren fasea finantzatzeko eta gauzatzeko egindako hitzarmena berresten duena.

Batzar Nagusietako aurrekontua.- EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeek foru-arau proposamen bat aurkeztu dute, aldatzeko Batzar Nagusien 2019rako Aurrekontuaren abenduaren 11ko 23/2018 Foru Araua. Presako prozeduraz izapidetuko da.

MOZIOAK

Zuiako Haraneko ikasleen garraioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiari eskatzen baitzaio egin beharreko jarduketak egin ditzala Zuia Haraneko ikasleak Bizkaiko unibertsitate campusetara garraiatzeko zerbitzua abian jartzeko.

Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du, egungo krisi klimatikoari buruz eta Arabako Foru Aldundiak garatutako gainerako politika sektorialetan klima-aldaketaren aurka borrokatzeko politikak efektiboki jasotze aldera.

Garapenerako lankideta.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiari eskatzen baitzaio egin dezala proposamen bat, lankidetzaren arloko Arabako entitateekin adostuta, garapenerako lankidetzaren aurrekontua handitze aldera, harik eta legegintzaldi honen amaieran bere aurrekontu kontsolidatuaren %0,7ra heldu arte.

AGERRALDIAK

Diputatuen agerraldiak.- Arabako Foru Aldundiak hainbat agerraldi-eskaera egin ditu, diputatu nagusiarena eta honako foru-diputatu hauena, beren sailen politika orokorra azaltzeko: Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka; Lurralde Oreka; Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapena eta Foru Administrazioa; Ogasuna. Finantza eta Aurrekontuak; Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna; Gizarte Politikak; Nekazaritza; eta Ingurumena eta Hirigintza.

GALDERAK

Esklusioa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, informazioa lortzeko esklusioaren diagnostiko eta balorazioari buruz.

Irizpideen aldaketa LPEn.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zergatik aldatu diren ohiko irizpideak 2019ko uztailaren 13an egindako Arabako Foru aldundiko administrarien LEPren probarako.

Landa-bideen konponketa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, hainbat aurrekontu-partidaren egoerari buruz, eta Lurralde Historikoko landa-bideetan egin beharreko konponketa lanei buruz.

Pobeseko egoitza.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Pobeseko adinekoen egoitzari buruz.

‘Atsedena aterpeak" partida.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, 80203.0321.2500024 Atsedena aterpeak deritzon aurrekontu-partidari buruz.

Banku etikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, jakiteko zein den Arabako Foru Aldundiaren eta banku etikoko entitateen arteko harremana.

Araba Konektada Programa.-Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen  Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Araba Konektada programari buruz.

Trenbidea lurperatzea Vitoria-Gasteizen.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Vitoria-Gasteizen trenbidea lurperatzeari buruz.

Tokiko entitateen e-administrazioko proiektua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Araban udal informazio eta kudeaketa integraleko sistema bat ezartzeari buruz (Arabako tokiko entitateen e-administrazioko proiektua).

Zainduz Programa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Zainduz programaren aplikazioari buruz.

Irisgarritasuna Laudioko talde-etxean.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Laudioko Talde Etxeko irisgarritasun-lanei buruz.<0}

Kontratu Ryanairekin.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Ryanairrekin izenpetutako kontratuari buruz, horrek Forondatik eskainiko dituen ibilbide alternatiboei buruz eta beste aire-konpainia batzuek Vitoria-Gasteizko aireportutik operatzeko duten interesari buruz.

Vitoria-Gasteizko tranbiaren eraikuntza.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Vitoria-Gasteizko tranbia Salbururaino luzatzeko lanen 2. fasea finantzatzeari eta egiteari buruz.

Laudioko hiltegiaren itxiera.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Laudioko hiltegiaren itxieraren aurrean hartu diren eta aurreikusita dauden neurrien berri izateko.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Esklusioaren Kontseilu Sektoriala.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, Esklusioaren Kontseilu Sektorialari buruz.

Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, eskatzeko Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkarteak (ASAJER) burututako jardueren, programen eta ekintzen 2018ko memoriaren kopia.

Halaber, batzarkide-talde horrek berak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, eskatzeko AFAren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartearen (ASAJER) artean sinatutako hitzarmenaren kopia.

Lehendakariaren konpromisoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio diputatu nagusiari, eskatzeko pasa den 2019ko uztailaren 26an lehendakariak Arabako Lurralde Historikoari buruz hartu zituen konpromisoen zerrenda.

Halaber, batzarkide-talde horrek berak informazio-eskaera egin dio diputatu nagusiari , eskatzeko pasa den 2019ko uztailaren 26an Urkullu lehendakariarekin izandako bilerako gai-zerrendaren eta aktaren kopia.

SISEU.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dioArabako Foru Aldundiari, jakiteko Arabako Foru Aldundiko SISEU bakoitzean zenbat langile dauden eta horietatik zenbat dauden aktiboan.

Laguntzak Samaniegoko suterako.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, Samaniegoko nekazaritza-pabiloietan izandako suteak kaltetutakoentzako laguntzei buruz.

‘Berdintasunerako ekintza pribatuen sustapena’.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio diputatu nagusiaren Kabineteari, "Berdintasunerako ekintza pribatuen sustapena" izeneko partida berriari buruz.

Partidak murriztea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, bere sailaren 2019ko aurrekontuko zenbait partida murriztu izanari buruz.

Partida berriak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, bere sailaren 2019ko aurrekontuko partida berriei buruz.

‘Arabako kultur ondarea programa’ partidak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, bere sailaren 2019ko aurrekontuko Arabako Kultur Ondarea Programa partidari buruz.

Alegazioak lurperatze-proiektuari.-  Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Arabako diputatu nagusiari, eskatzeko Vitoria-Gasteizen trenbidea integratzeko azterlan informatiboari buruz Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzako Azpizuzendaritza Nagusiari bidalitako alegazio eta txosten guztiak..

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-