kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

ALEGAZIOAKimagen

Izapidetzen ari diren foru arau proiektuei eta foru arau proposamenei herritarrek alegazioak nola aurkeztu

* Zertan datza tramite hori?
Arabako Batzar Nagusietako Funtzionamendu Araudiaren 128.2 artikulua aplikatuz, Mahaiak izapidetzeko onartu dituen foru arau proiektuak eta Osoko Bilkurak aintzat hartutako foru arau proposamenak herritarren esku jarriko dira, eta 10 eguneko epea irekiko da (premiaz izapidetu behar bada, epea 5 egunekoa izango da) Idazkaritza Nagusian herritarrek alegazioak aurkez ditzaten, banaka edo elkarte zein antolakunderen bidez. Aurkeztutako alegazioak berehala biltzarkide taldeei helaraziko zaizkie.

* Zein foru arau proiektu eta proposamenei aurkeztu ahal zaizkie alegazioak?
Jarraian ikus dezakezue zein foru arau proiektu edo proposamen dauden alegazioen tramitean, baita alegazioak aurkezteko epea noiz amaituko den ere. 

FORU ARAU PROIEKTU EDO PROPOSAMENA ALEGAZIOAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA
2020ko ekitaldirako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontuaren Exekuziorako foru-arau proiektua 2019/11/27
2020 urterako zerga neurrien foru-arau proiektua.  2019/11/27

* Nola egin beharko dira alegazioak?
Horretarako finkatutako eredua erabiliz.  Ondoko estekan edo Arabako Batzar Nagusietako Idazkaritza Nagusian lor dezakezu.

Galdeketa

***Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontua gauzatezeko foru arau proiektuaren izapidetzea.
Aurrekontua gauzatzeko foru arauari alegazioak aurkezten dituzten gizarte-eragile eta taldeek agerraldia eskatu dezakete alegazioen formularioan bertan, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean alegazioak azaltzeko, Batzarkide taldeek emendakinak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

* Non aurkeztu beharko dira alegazioak?

- Bertaratuz:
Galdeketa beteta eta sinatuta aurkeztu beharko duzu Arabako Batzar Nagusietako Idazkaritza Nagusiaren Erregistroan
Ordua: 8:00etatik 15:00etara
Helbidea: Vicente Goikoetxea kalea, 2. zk., 01008 Vitoria-Gasteiz

- Modu telematikoan.
Galdeketa eskaneatuta posta elektronikoz bidaliz (beteta eta sinatuta) ciudadania@jjggalava.eus helbidera.  

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-