kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Biltzarkide Taldeen Araudiaimagen

Biltzar Nagusien eremuan, prokuradoreak Biltzarkide Taldeen bitartez arituko dira.

Betekizunak:

  • Biltzarkide Talde bat sortzeko behintzat 3 prokuradore behar dira.  Salbuespena: “Kide bat edo batzuk Taldetik banatzen badira eta Taldeak (Mistoa izan ezik) ez badu jada hiru prokuradore izatearen baldintza betetzen, Biltzarkide Talde moduan aritzen jarraituko du Biltzar Nagusien agintaldia amaitu arte, betiere jatorrizko kide kopuruaren gehiagoarekin jarraitzen badu- 32. artikulua”.
  • Prokuradore batek ezin du Biltzarkide Talde batean baino gehiagotan agertu.
  • Hauteskundeetan aurkeztu diren Alderdi Politiko, Koalizio, Federazio edo Hautesle talde batek ere ezin du Biltzarkide Talde bat baino gehiago osatu.

Osaketa:

  • Eratzea eta epea (28. artikulua): Biltzar Nagusietako Mahairi jakinarazi beharko zaio Biltzarkide Talde bakoitzaren osaketa osatu eta gehien jota bost laneguneko epean. 
  • Betekizunak: Taldearen izena eta Taldea osatzen duten prokuradoreen sinadurak agertuko dira; gainera, zein prokuradore izango den Taldearen bozeramailea eta, beharrezkoa balitz, horren ordezkoak zein izango diren azaldu behar da. 
  • Bozeramaileaz edo bozeramaile ordezkoaz aldatzekotan, aldaketen berri eman beharko du Taldeak. Aldaketa horiek hasierako izendapenean aurreikusten ziren baldintzak bete beharko dituzte.

Osatzeko bilkuraren ostean sartzen direnak (30. artikulua):
Biltzar Nagusietako bilkura osatu ondoren prokuradore kargua hartzen dutenak, hurrengo bost lanegunetan Talde batean sartu beharko dira; horretarako Mahaiari zuzendutako idazkia beharko dute eta idazki horretan Taldeko Bozeramaileak prokuradore hori onartzen duela adierazi beharko du.  Ondoren sartzen diren Prokuradoreek Talde berri bat osatzeko baldintzak betetzen baldin badituzte, Talde berri bat egin dezakete aurreko paragrafoan jasotzen diren baldintzak betez gero.

Taldeen osaketan aldaketak egitea  (31. artikulua):
Biltzarkide Talde batetik beste batera bakar-bakarrik aldatu daitezke bilkuren aldiko hasierako bost lanegunetan (Misto taldearekin izan ezik); horretarako, Biltzarretako Mahaiari idatzizko jakinarazpena bidali beharko diote eta idazki horretan sartuko diren Taldearen bozeramaileak oniritzia eman beharko du.

Taldeekiko erakunde-laguntza  (37. artikulua):
Biltzar Nagusiek tokiko Taldeei beharrezkoak dituzten baliabideak eta ordainak emango dizkiete.

Misto Taldea

Osaketa (Araudiaren 29. artikulua)

Talde batean sartu ez diren Prokuradoreek osatuko dute; lehendakariak deia luzatuko die hiru laneguneko epean, gainontzeko Taldeak osatzen direnetik; lehendakariak Bozeramailearen eta horren ordezkoen izenak jakinaraziko ditu.

Automatikoki sartzea: (33. artikulua) Edozein kausa dela-eta Biltzarkide Talde batetik kanpo gelditzen diren prokuradoreak, beste Talde batean sartzen ez diren bitartean, automatikoki Misto Taldean sartuko dira.

Misto Taldearen funtzionamendua: 

  • Bozeramailea:  Taldearen izenean soilik parte har dezake Misto Taldeko guztien aho bateko iritzia azaltzeko eta ezin du bere iritzi pertsonala edo bere osaketaren, koalizioaren edo hauteskunde taldearen iritzia agertu.
  • Prokuradoreak:  Misto Taldeko prokuradoreek zuzenketak, mozioak edo beste edozein idazki aurkez dezakete sinadura bakar batekin.  Eztabaidetan parte har dezakete Talde bakoitzari orokorrean dagokion denbora gainditu gabe.  Talde bakoitzari dagokion denbora, Misto Taldeko kideen artean banatzeko eskubidea dute.  (34. eta 35. artikuluak)
  • Barne Araudia (Araudiaren 36. artikulua).
© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-