kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Francisco José Ormazábal Zamakona (1980ko otsailaren 16tik 1983 maiatzaren 23ra)imagen

Fitxa personala

Francisco José ORMAZÁBAL ZAMAKONA: Vitoria-Gasteiz, 1948.09.18
Hautagai-zerrenda: Eusko Alderdi Jeltzalea
Hauteskunde-barrutia: Vitoria
Biltzarkide Taldea: Euskal Nazionalistak
Legegintzaldia: 1979-1989
Alta eguna: 1980ko otsailaren 16a
Baja eguna: 1983ko maiatzaren 24a

Hautatzeko prozesua

1980ko urtarrilaren 18an Batzar Nagusien lehenengo araudia onetsi zen, eta araudi horrek botere betearazlea eta legegilea bereizi zituen eta ondorioz, Batzar Nagusien lehendakaritza diputatu nagusiaren kargutik bereizi zuen. Data horretan Emilio Guevara Saletak zituen bi kargu horiek.

Urte horretako otsailaren 16an Francisco José Ormazábal Biltzar Nagusietako lehendakari izendatu zuten, eta Arabako Batzar Nagusien lehen lehendakari demokratiko bihurtu zen une horretan.

Mahaia osatzeko eta Mahaiko presidentea aukeratzeko prozesua hasi zuten; hona hemen hautagaiak eta lortutako botoak:

Emandako botoak 51
Unión Centro Democrático Taldea
Enrique Villar
13
Sozialistak Taldea
José Vidal Sucunza
7
Euskal Nazionalistak Taldea
Francisco José Ormazábal
25
Zuriz 6

Francisco José Ormazábal Zamakona aukeratu zuten.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-