kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Emilio Guevara Saleta (1979ko maiatzaren 7tik 1980ko otsailaren 16ra)imagen

Fitxa personala

Emilio GUEVARA SALETA: Vitoria-Gasteiz, 1941.01.14
Hautagai-zerrenda: Eusko Alderdi Jeltzalea
Biltzarkide Taldea: Euskal Nazionalistak
Legegintzaldia: 1979 – 1983
Lehendakaritzan izandako epea: 1979ko maiatzaren 7tik 1980ko otsailaren 16ra. Errege-Delegatu moduan

Biltzarretako lehen lehendakaria izendatzeko prozesua

18/1977 Errege Lege Dekretuak, martxoaren 4koak, Bigarren Amaierako Xedapenean, Gobernuari baimena eman zion, Gobernazio Ministerioak proposatuta, Arabako Batzar Nagusien antolamendu eta funtzionamenduari buruzko arauak  emateko, betiere ohitura historikoa eta aipatutako Errege Dekretuaren arauak errespetatuz.

Urte horretan, Batzorde mistoarekin egokiak ziren bilkurak egin ondoren (eta Toki Administrazioko zuzendari nagusiak eta Foru Aldundiko eta Gobernazio Ministerioko ordezkariek zuzendu zuten batzorde hori), Ministerio horri aho bateko proposamen bat aurkeztu zioten, eta aldez aurretik Ministroen Kontseiluak eztabaidatu ondoren, 1611/1977 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, onetsi zuten; 1611/1977 Errege Dekretu horren bidez Arabako Batzar Nagusien antolaketa eta funtzionamendua arautu zuten.

Laugarren artikuluko lehen puntuak ondokoa dio: “Erregeak zuzenduko ditu biltzarrak, eta ez bada agertzen, errege-delegatu bat izenda dezake horretarako”. Amaierako Xedapenak ondokoa dio: “beste prokuradore batzuk aukeratuko dira..., lehen udal hauteskundeen bidez”, eta hauteskunde horiek Errege Dekretu hau indarrean sartu ondoren burutuko dira.

Lehen udal hauteskunde demokratikoak 1979ko apirilaren 3an egin ziren. Batzar Nagusiak osatu eta diputatu nagusia aukeratu baino lehen, urte horretarako apirilaren 21n Erregearen eskutitz bat jaso zuten Arabako Batzar Nagusietako prokuradoreek eta eskutitz horretan esaten zuen errege-delegatu izan beharko dela diputatu nagusi aukeratzen duten pertsona.

Maiatzaren 17an Foru Aldundia osatu zuten. Diputatu nagusia aukeratzeko prozesua hasi zuten. Euskal Alderdi Jeltzaleko prokuradoreen taldeak Emilio Guevara Saleta hautagaia aurkeztu zuen.

Lehen bozketa aztertu ondoren, emaitza ondokoa izan zen:

Emandako botoak 45
Emilio Guevara Saleta 23
Zuriz 22

Bi herenen gehiengoa lortu ez zutenez, eta 122/79 Errege Dekretuaren 12. artikulua betetzeko, bigarren bozketa egin zuten.
Bigarren bozketa aztertu ondoren, emaitza ondokoa izan zen:

Emandako botoak 52
Emilio Guevararen aldekoak 30
Zuriz 22

Beraz, Emilio Guevara Saleta diputatu nagusi izendatu zuten eta, Erregearen eskuordetzeari esker, Batzar Nagusietako presidente.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-