kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Diputatu nagusiaren kargua aukeratzeko sistemaimagen

<font size="1">Ramiro Gonzálezen hautaketa, 2015/06/30</font>
Ramiro Gonzálezen hautaketa, 2015/06/30

Batzar Nagusietako hauteskundeak burutu ondoren, behin biltzarrak osatuta eta Mahaia aukeratuta, Arabako Lurralde Historikoaren Erakundearen Antolamenduari buruzko Foru Arauak xedatzen du gehien jota hogeita hamar eguneko epean Osoko Bilkura bat egin behar dutela eta gai-zerrendak gai bakarra izango duela, diputatu nagusia izendatzekoa alegia.Batzar Nagusietako Lehendakaritzak, Mahaia eta Bozeramaleen Batzarra entzun ondoren, zehaztuko du zein egunetan izango den Osoko Bilkura hori.

Arabako Batzar Nagusietako Araudiak dio diputaturako hautagaien proposamenak Batzar Nagusietako Mahaian aurkeztu behar direla, proposamena egiten duen Taldearen bitartez, Osoko Bilkura egin baino behintzat hirurogeita hamar ordu lehenago.

Araudiak jaso du zein izango den Osoko Bilkura horren gai-zerrenda; hasteko eta behin, idazkari batek proposatu diren hautagaien izenak irakurriko ditu; hautagaiek hitza hartuko dute eta gobernu-programa azalduko dute.  Ondoren, Batzarkide Taldeetako ordezkariek hartuko dute hitza eta erantzuteko txanda bat ere izango dute. Eztabaida amaitu ondoren, bilkura eten egingo dute eta Mahaiak adieraziko du bozketa zein ordutan burutuko duten.

Araudiaren arabera, bilkurarekin berriz hasten dutenean, bozketa egingo dute.  Lehenengo bozketan hautagai batek batzarretako gehiengo osoaren botoak lortu baditu (eskubidezko kide erdiak gehi bat), diputatu nagusi izendatuko dute.  Bestela, bozketa egingo dute eta diputatu nagusi izendatuko dute botoen gehiengo soila lortzen duena.  Bi hautagaien artean berdinketa eman daiteke. Kasu horretan diputatu nagusi izendatuko dute boto kopuru handiena lortu duen Talde Politikoko edo Koalizioko hautagaia.

Ondoren diputatu nagusiak kargua hartuko du Batzar Nagusietako lehendakariaren aurrean eta kargua zin edo aginduko du honako formula honen bidez:  “Zin (edo agintzen) dut Arabako Foruen, erabilera onen eta ohituren alde egingo dudala, autogobernuaren eta askatasunaren ikurrak baitira, Justizia areagotzeko" .

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-