kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2020-07-23 - Arabako Batzar Nagusiek Ganberaren 2020ko aurrekontutik 320.000 euro itzuliko dizkiote Foru Ogasunari imagen

Arautegi eta Barne-Gobernu batzordeak, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin, Arabako Parlamentuak 2020rako duen aurrekontutik 320.000 euro Foru Ogasunari transferitzea erabaki du gaur goizean. Erabaki horren helburua da Lurralde Historikoko erakunde guztiek aurre egingo dioten aurrekontu-murrizketan laguntzea, diru-sarreren murrizketari eta COVID-19 pandemiak sortutako gastuei erantzuteko.

Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, Foru Ganberako zuzendaritza-organoak, Arabako Foru Aldundiari aurrekontutik 320.000 euros transferitzea Arautegi eta Barne-Gobernuaren batzordeari proposatzea erabaki zuen asteartean, pairatzen ari garen krisiaren ondorioak arintzen laguntzeko. Bertako kideek, gaur goizean egindako bileran, oniritzia eman diote proposamenari, eta hau erakundeek egungo krisia gainditzeko egiten duten ahaleginari laguntzeko bideratuko da.

Pedro Elosegi presidentearen hitzetan, "Arabako Lurralde Historikoaren 2020rako aurrekontua oinarritzen zuten zerga-bilketaren aurreikuspenek beheranzko zuzenketa nabarmena jasan dutela jakinda, Batzar Nagusiek Lurralde Historikoko erakundeen ahaleginean lagundu behar dugu, egungo egoera konplexutik ahalik eta ondoen eta ahalik eta lasterren ateratzeko".

Aurretik, batzorde horrek berak onartu du Arabako legeriaren 2019ko aurrekontuaren likidazioa, 772.688,08 euroko superabitarekin. Mahaiak likidazioa onartu zuen joan den otsailaren 25ean, baina erregelamenduak adierazten duen moduan Arautegi eta Barne-Gobernu batzordeari helarazi bazitzaien ere, onartzeke zegoen, pandemiaren ondorioz Arabako Batzar Nagusien jarduera-egutegia nahitaez aldatu behar izan zelako azken hilabeteetan.

Hala, 2020ko aurrekontuko diru-sarreren eta gastuen egoera-orrietan sartuko dira diruzaintzako gerakinaren 914.856,31 euroak; horietatik 183.383,14 euro aurtengo aurrekontuan sartu ziren joan den abenduan, eta 259.065,72 euro 2019ko ekitaldian baimendutako eta konprometitutako gastuei dagozkie. Gainerako 472.407,45 euroetatik 320.000 euro transferituko zaizkio Arabako Foru Aldundiari, eta partida horren gainerakoa erabilgarri geratuko da datozen hilabeteetan zehar sor daitezkeen gastuei aurre egiteko.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-