kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2020-07-30 - Mahaikideen bileraimagen

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi presidentea buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

FORU ARAUA

Informazioa hornitzea Zerga Administrazioarekin.- Arabako Foru Aldundiak foru-arau proiektua aurkeztu du, zeinaren bidez berresten baita Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek egindako lankidetza hitzarmena, berehalako informazio hornidurarako errolda instrumental bat sortzeko dena.

AGERRALDIAK

Adinekoen egoitzetako bisitan eta irteerak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren presako agerraldia eskatu du Batzorde Iraunkorraren aurrean, informazioa eman dezan Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren 32/2020 Foru Aginduan hartutako neurriei buruz, zeinaren bidez irteerak murrizten baitira eta bisitak mugatzen baitira adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitza-zentroetan eta zeinaren bidez titulartasuna publikoko egiuneko zentroak behin behinean ixtea ebazten baita.

Suteen aurkako neurriak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren presako agerraldi-eskaera, Batzorde Iraunkorraren aurrean, informazioa emateko Arabako Foru Suhiltzaileen eta Sutea Itzaltzeko Zerbitzuaren inguruan hartu diren neurriei buruz, hain zuzen ere aurre egin ahal izate aldera muturreko tenperaturengatiko eta baso-suteen arriskuagatiko alerta laranjako udako aldietan sortutako egoerari eta COVID-19ren pandemiatik eratorritako egoerari.

GALDERAK

A Planaren neurriak gizarte zerbitzuetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, A Planan jasotzen diren Gizarte Zerbitzuen alorreko zenbait neurri hobeto ezagutze aldera.

Tomate hidroponikoen proiektuak mugikortasunean izango dituen eraginak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasun Saileko foru diputatuari zuzendua, Tuesta inguruko tomate hidroponikoen proiektuak izango dituen balizko mugikortasun eta garraio afekzioei buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Hitzarmena basogintza elkartearekin.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Basogintza Elkartearen aldeko zuzeneko diru-laguntzaren inguruan, 2020. urtera luzatzeko Nekazaritza Sailaren eta elkarte horren artean dagoen lankidetza hitzarmena.

BESTELAKO GAIAK

Transferentzia AFAri.- EH Bildu Batzarkide Taldeak gogoetak eta proposamen alternatibo bat egin ditu Batzar Nagusietako Mahaiak adostutako proposamenari, hain zuzen ere 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren ondoriozko superabitaren zati bat Arabako Foru Aldundiari transferitzeko.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-