kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2019-10-22 - Mahaikideen bileraimagen

 FORU ARAU PROIEKTUA

Zerga-neurriak.- Arabako Foru Aldundiak izapidetzeko aurkeztu du, presako prozeduraz, zerga-neurriei buruzko foru-arau proiektua.

 FORU ARAU PROPOSAMENA

Zergak aldatzea.- Arabako Popularrak batzarkide Taldeak foru-arau proposamena aurkeztu du, aldatzeko Pertsona Fisikoen Errentaren, Ondarearen, Ondare Eskualdatzeen eta Ondorengotza eta Donazioen gaineko zergak.

 INTERPELAZIOA

Lantarongo isurketak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, Lantaron inguruan egindako isurketa kutsagarrien nekazaritza-lurretan izandako eragina buruz.

 MOZIOA

Inbertsioak Forondan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, eskatzeko Forondako terminala modernizatzeko egiteke dagoen inbertsioa.

 GALDERAK

Ardoa Basque Wine Office.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Ardoa Basque Wine Office deritzon ardogintza-bikaintasunaren aldeko bulegoa abian jartzeari buruz.

 Arabako adinekoentzako egoitzak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko adinekoentzako egoitzetan behar diren zuzeneko arretako langileen presentziari buruz.

 Indesa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, INDESA 2010 SLri eta laguntza teknikoen mantentze- eta konpontze-bankuari buruz.

 Gastua publizitatean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Foru Aldundiko sail bakoitzak 2018an eta 2019ko lehen seihilekoan egindako publizitate gastuei buruz.

GOFE.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiketako foru diputatuari zuzendua, Gizarte Ongizatearen Foru Erakundearen lanhileen egoeraren gaineko hainbat daturen berri izateko.

 Kalkulu Zentroa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Kalkulu Zentroko azpikontratei buruz.

 Gatz Harana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Gatz Harana Fundazioak garatutako jarduerari buruz.

 Isurketengatiko espedienteak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2015 eta 2019 bitartean Arabako ibaietan izandako isurketa direla-eta AFAn irekitako espedienteen kopuruari buruz.

 Ardantzeak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bi aurkeztu ditu Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzenduak, mahasti-landaketa berrien mugapen edo murrizketei buruz eta mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen deialdiari buruz.

 Sansoheta.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, 2019ko martxotik gaurdaino Bidebarriatik Sansohetara deribatutako adingabeen kopuruari buruz.

 Lagundu gabeko adingabe atzerritarrak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lagundu gabeko adingabe atzerritarrentzako Aldundiaren baliabideei buruz.

 INFORMAZIO-ESKAERAK   

Egoitza-plazak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazioa eskatu dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, ALHko egoitza-plazen kontzertazioan erabilitako parametroei buruz.

 Gatz Harana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazioa eskatu dio Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, eskatzeko Gatz harana Fundazioak eta Gesaltzako Udalak aurten sinatutako hitzarmenaren kopia.

Udalekuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazioa eskatu dio Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, udalekuen 2017ko, 2018ko eta 2019ko kanpainetako parte-hartzaileen familiei egindako inkesten inguruan.

 Ardantzeak.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko Arabako Errioxan 2018an eta 2019an aurkeztu diren mahasti berezia, udalerriko ardoa eta Arabako Errioxa inguruko mahastia kategorietan egindako eskaeren eskatzeko ureztatzaileen komunitateen zerrenda.

 Beren kontuko langileei buruz.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari, beraien kontuko langileen kopuruari eta beren kotizazioari buruz.

 AGERRALDIAK

Modificación del IRPF.- La Diputada Foral de Hacienda, Finanzas y Presupuestos ha solicitado comparecer en, en sesión informativa, para presentar el proyecto de norma foral de determinación de los efectos de la Norma Foral 10/2019, de 27 de marzo, de modificación del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas; y el proyecto de norma foral de medidas tributarias.

 Arroiabeko autobus-geralekua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Arroiabe herriko bus geltokien egoeraren berri eman dezan.  

Pablo Neruda egoitza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan Pablo Neruda egoitzan dagoen egoerari buruz.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-