kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2019-12-03 - Mahaikideen bileraimagen

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

MOZIOAK

Gas-erauzketa etetea Armentia-2 putzuan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du Armentia-2 putzutik gasa erauzteko proiektua etetearen inguruan.

Vitoria / Gasteiz-Bilbo autobus-linea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatzeko, Vitoria / Gasteiz-Bilbo autobus-linearen inguruan.

Eusko Jaurlaritzaren Dekretua euskararen erabileraren gainean.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatzeko, euskararen erabilera garatzen duen Eusko Jaurlaritzako Dekretuaren gainean.

Obra txikiak eta bidezidorrak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatzeko, obra txikien eta bidezidorren gainean.

AGERRALDIAK

Vitoria / Gasteiz-Bilbo autobus-linea.- Arabako Foru Aldundiak agerraldia eskatu du, informazio-saioaren erara, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Bilbo-Vitoria / Gasteiz errepidean etengabeko eta erabilera orokorreko garraio erregularraren zerbitzu publikoak kudeatzeari buruzko 323/2019 epaiaren berri eman dezan.

Gizarte Zerbitzuen Plan estrategikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak hainbat agerraldi-eskaera aurkeztu ditu Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, honako hauek azaltzeko:

§   § Gizarte Zerbitzuen 2016-2019 Plan Estrategikoaren betetze maila eta Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Maparen garapena.

§  Gizarte Segurantzaren Bulego Integralaren (GSBI) baldintzak Gizarte Zerbitzuen 2016-2019 Plan Estrategikoaren ezarpenean.

§  Zer nolako egoeran dagoen Gizarte Zerbitzuen 2020-2023 Plan Estrategikoaren lanketa GSBI barruan.

Erlezaintza-sektorea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak agerraldi-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, erlezaintza-sektorearekin lotutako hainbat gairen berri emateko.

GALDERAK

Gasa lur-azpian.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako lur-azpian gas naturala ote dagoen jakiteko ustiaketen inguruan.

Arabako Errioxa-Sonsierra ureztatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bi aurkeztu ditu, Nekazaritza Saileko eta Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuei zuzenduak, hurrenez hurren, Arabako Errioxa-Sonsierra ureztatzea berritzeko proiektuaren inguruan.

Gas-erauzketaren inguruko aldeko txostena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumena eta Hirigintza Foru Sailari zuzendua, Arabako lur-azpian gasa ustiatzeko eta erauzteko proiektuaren gaineko ingurumen-ebaluazioaren aldeko txostenaren inguruan.

Egokitutako bonotaxi eskaerak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, bonotaxi izeneko eta 2018an eta 2019an jasotako egokitutako garraio-programaren eskaeren inguruan.

Añanako gatzaren inguruko proposamena eskolako jangeletarako.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirolaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Aldundiaren jantokietan tokiko elikagai osasuntsuak eta elikagai ekologikoak sartzearen gaineko 2017ko ekaineko txostenean Añanako gatzaren inguruan egindako proposamenari buruz.

Turismo-sektorea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako turismo-sektorearen inguruan.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Mendizorrotzako auditorioa eta estadioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Vitoria / Gasteizko Musika Auditorioaren eraikuntza-proiektuarekin eta Mendizorrotzako Futbol Estadioaren berrikuntza-proiektuarekin lotutako kontu-sailen inguruan.

Kalkulu-zentroaren kontratuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa Saileko foru-diputatuari zuzendua, Kalkulu Zentroaren eta zerbitzuak azpikontratatzeko hainbat enpresen artean sinatutako indarreko kontratuen kopia eskatzeko.

Gas-erauzketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiaren hainbat Saili zuzendua, Arabako lur-azpian, bereziki Subillako udalerrian, gasa ustiatzeko eta erauzteko proiektuaren gainean 2015. urteaz geroztik aurkeztutako txostenak eta alegazioak eskatzeko.

GOFEren prezio publikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen inguruan.

 

PFEZ kenkariak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, azkeneko ekitaldian Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 79. eta 87. artikuluei dagozkien kenkariak zein zergapekori ezarri zaizkien jakiteko.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-