kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2019-10-15 - Mahaikideen bileraimagen

 

 

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

FORU-ARAUAK

Aiarako Kuadrillarako zabor-ontziak.- Arabako Foru aldundiak foru arau proiektua aurkeztu du, edukiontziak erosteko dirulaguntza Arabako Foru Aldundiaren eta Aiarako Kuadrillaren lankidetza hitzarmenaren baldintzen arabera emateko. Irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetuko da.

PFZ aldatzea.- Arabako Foru Aldundiak Pertsona Fisikoen Foru arau proiektu bat aurkeztu du, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aldatzeko martxoaren 27ko 10/2019 Foru Arauaren ondorioak zehazten dituena. Presako prozeduraz izapidetuko da.

MOZIOAK

Estatu batuetako muga-zergak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, Estatu Batuek ardoari muga-zerga gehigarriak ezarri izana arbuiatzeari buruz.  Presako prozeduraz izapidetuko da.

Glifosatoaren erabilera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, glifosatoaren erabilera debekatzeari buruz eta Euskadiko biodibertsitatea defendatzeari buruz.

Garoña zentral nuklearraren eraispena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du, Garoñako zentral nuklearraren eraispen-prozesua abiarazteko eta hilerri nuklearra ez bilakatzeko.

Gernikako Estatutuaren urteurrena.- Euskal Sozialistak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena ospatzeari buruz. Presako prozeduraz izapidetuko da.

GALDERAK

Turismo Legea aldatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, uztailaren 28ko Turismoari buruzko 13/2016 Legea aldatzeko lege-proposamenaren ingurukoa .

Arnasa Gara proiektua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arnasa Gara proiektuan Arabako Diputazioak parte ez hartzeko arrazoien inguruan.

Zainduz Programa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Zainduz programari buruz.

Mendetasuna Baloratzeko Unitatea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, mendetasuna baloratzeko zerbitzuaren inguruko zenbait datu jakiteko.

Herrien egoerari buruzko diagnostikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, gure herrien egoerari buruzko diagnostiko bat egiteari buruz.

Zentro zientifiko eta teknologikoak.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen  Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Araban dauden zentro zientifiko-teknologikoei buruz.

Orroaldia ikusteko bisita gidatuak.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Gorbeiako Parke Naturalean oreinen orroaldia ikusteko bisita gidatuei buruz.

Basurdeak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, maiatzaren 9ko 31/2018 Mozioaren inguruan, Arabako basurdeen egoerari eta problematikari buruz.

Azokak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako instituzioek eta tokiko entitateek sustatutako azokeri buruz.

Kutsadura Lantaronen.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Lantaron udalerrian nekazaritza-lurreko 60 hektarea inguru kutsatzeari buruz.

Eraso informatikoaren eragina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Haziri egindako eraso informatikoa, animalien garraioa ziurtatzeko ardura duen Eusko Jaurlaritzaren entitate gisa, izaten ari den eraginari buruz.

Laguntza-garapen osagarriaren programa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, laguntza-garapen osagarriaren programari buruz.

GOFEko egoitzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, GOFEk kudeatutako desgaitasuneko egoitzekin lotutako hainbat gairi buruz.

PFEZren aldaketak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, PFEZren araudian etxebizitzari eta BGAEei buruz egindako aldaketei buruz.

Segurtasuna Zurbaoko bidegurutzean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du Bide Azpiegituren eta Mugikortasun Saileko foru diputatuari zuzendua, Zurbaoko bidegurutzearen segurtasun arazoei buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Naturgolfen kudeaketa-txostena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari, eskatzeko Naturgolfen 2018ko kudeaketa-txostenaren kopia.

Araba Garapen Agentziaren kontratuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari, eskatzeko Araba Garapen Agentziak izenpetutako kontratu batzuen kopia.

San Frantzisko komentuko ingurua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, eskatzeko antzina San Frantzisko komentuak okupatzen zuen inguruari buruzko txostenen kopia.

Eskola-kirolaren aholku-batzordea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, eskatzeko Aholku Batzordeak eskola-kirolari buruz egindako txostenaren kopia.

Natur Zientzien Museoa lekuz aldatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin die Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari eta Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, eskatzeko 2015eko ekainetik Natur Zientzien Museoa lekuz aldatzeko beharrari buruz egindako txosten guztien kopia.

Gobernu-programa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Arabako diputatu nagusiari, eskatzeko uztailaren 5eko prentsaurrekoan aurkeztutako 219-2023 Gobernu Programaren kopia.

Ardantze-azalera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, Arabako Errioxan eta Arabako txakolin-lusailetan dagoen ardantze-azalerari buruz, altuera-tarte bakoitzeko.

Ardi-aziendaren errolda.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, gaur egun Araban dagoen ardi-aziendaren erroldaren zerrenda.

Elikadura osasungarria eskola-jantokietan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko Aldundiaren jantokietan tokiko elikagaiak eta elikagai ekologikoak sartzea bultzatzen duen lan-taldearen akten kopia 2018ko ekainetik.

AGERRALDIAK

 

Herri Kontuen Euskal Epaitegia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Herri Kontuen Euskal Epaitegia lehendakariaren agerraldia eskatu du, Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorraren 2017ko Fiskalizazio Txostena azaldu dezan.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-