kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2019-10-08 - Mahaikideen bileraimagen

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

MOZIOA

Saneamendu eta hornidurako azpiegiturak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, Arabako Lurralde Historikoko saneamendu eta hornidurako azpiegitura hidraulikoei buruz.

GALDERAK

Landa garapeneko lege berria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Landa Garapeneko lege berriari buruz.

NBP laguntzaren-eskaerak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 54/2018 Mozioaren beteteze-mailari buruz, NPB laguntzen eskaerei buruzko informazioa ematen duen sistema bat gauzatzearen gainean.

Telekomunikazio-zentroen erregularizazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, telekomunikazio-zentroak erregularizatzeari buruz.

Fruta ekoitzeko plan estrategikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zein den azaroaren 28ko 88/2018 mozioaren gauzatze-maila,  zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiari eskatzen baitzitzaion sortu dzzala fruitugintzako plan estrategiko bat, arreta berezia emanez sagarrari eta sagardogintzari.

Aguraingo HUA berria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Aguraingo HUA berriari buruz.

Salburuko HUA berria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Salburua inguruko HUA berriari buruz.

Ur-mozketak herrietan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2019ko urtarriletik 2019ko irailera bitartean ALHko herriaten izandako ur-mozketei buruz.

ZLPE.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, 2018. urteko ZLPEei buruz.

ABRAren proposamena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, ABRA-Arabako Mahastiak elkartearen proposamenari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Tokiko entitateen luberriak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako tokiko entitateen jabetzakoak diren luberrien zerrenda.

Ibilgailu elektriko eta hibridoen parkea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko ibilgailu hibrido eta elektrikoen parkearen zerrenda, eskuratu ziren urtearen eta ibilgailu-motaren arabera xehatua.

AFAko lanpostu hutsak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zein den hurrengo LPE batean konbokatzeko modukoak diren lanpostu hutsen zerrenda, kategoria profesionalen arabera xehatua.

Cuatrecasas abokatu-etxeak GOFEri emandako laguntza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Cuatrecasas abokatu-etxeak GOFEren zuzendaritzaro emandako laguntzaren inguruko dokumentuak, txostenak eta fakturak.

Arabatik kanpo dauden zentro espezializatuetara deribatutako adingabeak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabatik kanpo dauden zentro espezializatuetara deribatutako adingabeei buruz.

AGERRALDIAK

AP-68 eta AP-1 transferentziak.- Arabako Foru Aldundiak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Transferentzien Batzorde Mistoan AP-68 eta AP-1ean hartutako akordioek eragindako ALHko gaitasun handiko bideez jarduteko.

Finantzen Euskal Kontseilua.- Arabako Foru Aldundiak Arabako diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaz lagunduta, Euskadiko Finantza Kontseiluak 2019ko urriaren 11n egingo duen bilkuran aztertuko diren gaien berri emateko.

Memoria historikoaru buruzko dokumentala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, dagokion batzordean, azalpenak eman ditzan 3/2019 mozioa betetzeko, Gogorarekin batera Memoria Historikoaren dokumentala Lurralde Historikoan zabaltzeko eta Frankismoko errepresioari buruzko datu baseak bateratzeko sortuko diren partida berrien prozeduraz eta edukiaz.

Nekazaritza eta abeltzaintzaren eta erremolatxaren sektorea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak UAGA Nekazarien Sindikatuko ordezkarien agerraldia eskatu du, informazioa eman dezaten nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorearen eta bereziki erremolatxaren azpisektorearen egoerari buruz.

Vital Fundazioko ordezkaria.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Arabako Foru Aldundiak Vital Kutxa banku fundazioaren patronatuan ordezkari izendatutako Adelina Uriarte Gonzalo-Bilbao andrearen eta Angel Lapuente Montoro jaunaren agerraldia eskatu du, azaldu dezaten zein lan garatuko duten.

BESTELAKO GAIAK

Tokiko entitateen finantzazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak eskatu du ponentzia bat sortu dadila Lurralde Oreka Batzordearen baitan tokiko entitateen finantzazioari buruz.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-