kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2019-07-16 - Mahaikideen bileraimagen

 

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

FORU ARAUA

Batzar Nagusietako aurrekontua.- EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeel foru-arau proposamen bat aurkeztu dute, aldatzeko Batzar Nagusien 2019rako Aurrekontuaren abenduaren 11ko 23/2018 Foru Araua.

AGERRALDIAK

Diputatuen agerraldia.- Arabako Foru Aldundiak diputatu nagusiaren eta foru-diputatuen hainbat agerraldi-eskaera aurkeztu ditu, beren sailetako politika orokorra azaltze aldera.

GALDERAK

Arabako jaiak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako ahaldun nagusiari zuzendua, Arabako jai nagusien kartelaren inguruan sortutako polemikari buruz.

Aureliano Ruiz de Arbulo Fundazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, diputatu nagusiari zuzendua, hainbat galdera eginez Arabako Foru Aldundiak Aureliano Ruiz de Arbulo Fundazioan duen ordezkariari buruz.

PFZren salbuespena eta amatasun-prestazioak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, PFEZn amatasun ondoriozko prestazio publikoen salbuespenaren inguruan  jasotako eskaerei buruz.

Familia-harrera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, familia-harrerako prozeduren epeen gaineko datuen berri izateko.

Horno de Tuesta enpresaren itxiera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Gaubeako La Dehesa industrialdean dagoen Horno de Tuesta SL enpresaren itxierari buruz.

GOFEko LEPa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiketako foru diputatuari zuzendua, Gizarte Ongizatearen Foru Erakundearen sukaldeko laguntzaileen LEPen gaineko hainbat konturen berri izateko.

Lakuako egoitza.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Lakua auzoan egingo den egoitzaren gaineko hainbat datu jakiteko.

Energia-gastua finantzatzea baliabiderik ez duen pentsiodunei.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsiodunen gastu energetikoa finantzatzeko diru-laguntzei buruz.

Udalekuak Programa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Udalekuak programaren inguruko hainbat datu jakiteko.

Tributuen arloko jakinarazpenak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, tributuen arloan bere Sailak egindako jakinarazpenei buruz.

Iruzurraren aurkako borroka.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren jarduketen ondorioz deklaratu gabeko zenbatekoak azaleratu izanari buruz.

Mahatsaren aseguruaren prima igotzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Agrosegurok proposatu duen ardoa egiteko mahatsaren aseguruaren primaren igoerari buruz.

Vespa velutina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Vespa velutinaren presentziari buruz.

Zainduz Programa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiketako foru diputatuari zuzendua, zaintzaileentzako Zainduz laguntza-atseden programari buruz.

Naturaren zentro-museo berria.- Elkarrekin Araba - Podemos/Ezker Anitza/Equo Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Naturaren zentro-museo berriari buruzko hainbat datu jakiteko.

Kultur jarduerak herritar guztiei helarazteko programa.- Elkarrekin Araba - Podemos/Ezker Anitza/Equo Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, kultur jarduerak herritar guztiei helarazteko programaren inguruko hainbat datu jakiteko.

Aldalur Araba.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Araba Garapen Agentziak Aldalur Araba bereganatu izanari buruz.

Laia Eskola.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Laia Eskolaren garapen eta funtzionamenduari buruz.

Tomate hidroponikoen enpresa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Gaubeako La Dehesa industrialdean tomate hidroponikoak ekoizteko enpresa bat ezartzeko aukerari buruz.

Erruki-komunitateen sarea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiketako foru diputatuari zuzendua, erruki-komunitateen sareari buruzko informazioa jasotzeko.

Pobes eta Manzanoseko trenbide-pasaguneak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasun Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak eta ADIFek Pobes eta Manzanosen dauden trenbide-pasaguneak kentzeko sinatutako protokoloari buruz.

Zubia Omecillo ibaiaren gainean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Omecillo ibaiaren gaineko zubiari buruz.

Akordioa Iberdrola Distribución Eléctrica SAUrekin.-  EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak eta Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk landa-eremuan azpiegitura elektrikoko obrak egiteko sinatutako esparru-ekordioari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Lurralde Historikoaren beharrak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Arabako diputatu nagusiari, eskatzeko Arabako Lurralde Historikoak gerora begira dituen beharrei buruzko gogoeta-dokumentuaren kopia.

Horno de Tuesta enpresa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari, eskatzeko Arabako Foru Aldundiak Horno de Tuesta SL enpresaren alde 2008. urtetik gaurdaino egindako laguntza ekonomikoen, diru-laguntzen eta desgrabazio fiskalen zerrenda.

Adingabeentzako arretari buruzko azterlana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, eskatzeko Oviedoko Unibertsitateak egindako azterlan teknikoaren kopia, zeinean aztertzen baita Arabako Lurralde Historikoan babesgabetasun-egoeran dauden adingabeentzako egungo arreta-eredua.

Arabako Mendialdeko meatze-paisaien Master Plana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari , CRS Ingeniería enpresak egindako Arabako mendialdeko asfalto naturalen ustiapenen meatze-paisaien ingurumen-berroneratzerako Master Planaren txostena eskatzeko.

Egoitza-baliabide berria.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, eskatzeko egoitza-baliabide berria eratzeko eta kudeatzeko proiektuaren kopia.

Kexak eta erreklamazioak eskualdeko garraio-zerbitzua dela-eta.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari, eskatzeko eskualdeko garraio-zerbitzu berriaren erabiltzaileek uztailaren 1etik gaurdaino aurkeztutako kexa eta erreklamazioen kopurua.

Laguntzak edo diru-laguntzak Estavilloko Administrazio Batzarrari.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari, eskatzeko Estavilloko Batzar Administratiboak obra edo proiektuaterako eskatutako diru-laguntza edo laguntza ekonomiko guztiei buruzko informazioa.

 

Artziniegako Museo Etnografikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, eskatzeko 2019. urtean Artziniegako Museo Etnografikoari buruz egindako bileren akten kopia, bai eta museoaren bideragarritasun-planaren kopia.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-