kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2019-10-29 - Mahaikideen bileraimagen

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

MOZIOAK

Autoa partekatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, Arabako Lurraldean autoa partekatzea errazteko eta sustatzeko sistema-plataforma bat sortu eta abian jartzeari buruz, lurraldeko mugikortasun jasangarria sustatze aldera.

San Prudentzio egoitza.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Foru Aldundiari eskatzeko berriz ekin diezaiola San Prudentzio AAZIko 1. eta 2. solairua erreformatzeko proiektuari, eta ahalbidetu dezala adinekoei arreta emateko plaza publiko berriak sortzea.

Landa-eremuan etxeak zaharberritzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, lurraldean populazioa finkatze aldera  landa-eremuan etxeak zaharberritu eta lehen etxebizitza bihurtzeko laguntzen deialdiari buruz.

Babesa Estatuko segurtasun indar eta kidegoei.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, Estatuko indar eta kidegoei eta polizia autonomikoari babesa adierazteko, Katalunian ordena konstituzionala defendatzeagatik.

INTERPELAZIOAK

San Prudentzio egoitza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Vitoria-Gasteizko San Prudentzio Egoitzari buruz.

Laguntzak tokiko entitateei.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, tokiko entitateei laguntza emateko hainbat deialdi erregulatzeari buruz.

GALDERAK

Istiluak Katalunian.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Kataluniako istiluei buruz.

AKE jardunaldiak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, AKEk urriaren 18an eta 19an despopulazio eta landa-garapenari buruz antolatutako jardunaldiei buruz.

Lanak Atauriko asfalto-meategietan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Sailak Atauriko asfalto-meategien inguruan egingo dituen jarduketetan Atauriko Administrazio Batzarra subjektu aktibo gisa aitortzeari buruz.

BBE guneen kudeaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko BBE guneen kudeaketa-planei buruz.

Ibaien garbiketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, ibaien ingurumen-garbiketa batera egiteko Arabako Foru Aldundiaren eta URAren artean 2017ko azaroaren 16an sinatutako akordioari buruz.

Zadorra ibaiaren egokitzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Zadorra ibaiaren Arabako hiriburuko tartean ibilgua egokitzeari buruz.

Paisaia hobetzeko eta sorkuntza ekologikoko proiektuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, paisaia hobetzeko eta sorkuntza ekologikoko proiektuak zein korridore ekologikoak bultzatzeari buruz.

Sansoheta zentroa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Sansoheta zentroari buruz.

Sukaldeko laguntzaileen LEPri buruz.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, sukaldeko laguntzaileen LEPri buruz.

Etxebidea zentroa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Etxebidea zentroari buruz.

Hainbat udalerritako 65 urtetik gorako pertsonak.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzenduak, hainbat udalerritako 65 urtetik gorako pertsonei buruz.

Adinekoentzako eguneko zentroak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdeta bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, zerbitzuari lotutako prestazioari buruz eta adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako baliabideak berrezartzeko programei buruz.

GOFEren okerreko ordainketak erreklamatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, GOFEk okerreko ordainketak eskatzeko bidali dituen gutunei buruz.

Tutoretza-zerbitzuko guardien ordainketa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, jakiteko zergatik ez zaien ordaindu tutoretza-zerbitzuan guardian egiten ari diren hiru pertsonei guardia horiengatik jaso beharreko dirua.

Psikogeriatriako erzizaintza-laguntzaileak.-  EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, egoitzetako psikogeriatriako unitateetako erizaintzako laguntzaileen kargei buruzko azterlanen gainean.

AGERRALDIAK

Neurri tributarioen foru-araua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, zerga-neurriei buruzko foru-arau proiektua azaldu dezan.

Otsoaren erasoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, eman dezan otsoek abereei egindako erasoak nabarmen ugaritu izanaren berri eta aurreikusi dituen neurrien berri.

Urbide Uren Partzuergoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan Urbide Ur Partzuergoak bizi duen uneari eta egoerari buruz.

Ludopatia gazteengan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan gazteek ludopatiekin dituzten arazoekin lotutako neurrien gainean.

Erremolatxa-laborantzaren iraupena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, bere iritzia eman dezan Arabako erremolatxa-laborantzaren iraupenaz.

Otsoa eta bere babesa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, otsoaz eta bere babesaz bere balorazioa eman dezan.

Arabako erremolatxako langileak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Arabako Erremolatxako Langileen Elkarte Independentearen agerraldia eskatu du, euren balorazioa eman dezaten emandako tonako prezioa dela-eta azukre-fabrikak maximoen jarrera bati eusteaz egindako iragarpenari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Pablo Neruda egoitzako kontratua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, eskatzeko Pablo Neruda adinekoentzako egoitza kudeatzeko indarrean dagoen kontratuaren kopia.

Pablo Neruda etxebizitza psikogeriatrikoko kontratua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, eskatzeko etxebizitza psikogeriatrikoa kudeatzeko indarrean dagoen kontratuaren kopia.

Ikuskaritza teknikoak aldundiaren eraikinetan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, AFAren jabetzakoak diren eraikinen eta lurraldeak katalogatuta edo babestuta dauden eraikinen ikuskaritza teknikoen betetzearen egoerari buruz.

Trafiko-istripuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera egin dio Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari, azken lau urteotan Arabako errepideetan izan diren trafiko-ezbeharren kopuruari buruz.

Saltokiak modernizatzeko laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera egin dio  Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari, eskatzeko ekipamenduak eta lokalak modernizatzeko eta irisgarritasuna hobetzeko laguntzak jaso dituzten saltokien zerrenda.

Kalkulu Zentroko akziodunen batzarra.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio nplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari zuzendua, eskatzeko 2017ko irailaren 1az geroztik egindako Kalkulu Zentroaren Administrazio Kontseiluen eta Akziodunen Batzar Nagusien akten kopia.

Txagorritxu egoitzaren antolaketa-azterlana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, eskatzeko Txagorritxu egoitzan egindako antolaketa-azterlanaren kopia.

 

Lagundutako unitateetako erizaintzako laguntzaileen kargak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, egoitzetako lagundutako unitateetako 2019ko erizaintzako laguntzaileen kargei buruzko azterlanen gainean.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-