kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2019-12-11 - Mahaikideen bileraimagen

 

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

ZUZENKETAK

EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeek osoko zuzenketa bana aurkeztu dute 2020ko ekitaldirako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontua gauzatzeko Foru Arauaren Proiektuaren gainean.

EAJ-PNV, EH Bildu, Euskal Sozialistak, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeek hainbat zuzenketa aurkeztu dituzte 2020rako Arabako Batzar Nagusien aurrekontuaren foru-arauaren proposamenaren gainean.

MOZIOAK

Etxe-animalientzako txerto antirrabikoa.- Arabako Popularrak batzarkide-taldeak mozio bat aurkeztu du, osoko bilkuran eztabaidatzeko, gure etxe-animaliei txerto antirrabikoa jartzearen garrantziaren inguruan.

Oinezkoentzako konexio segurua Artziniegan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak interpelazioaren ondoriozko mozio bat aurkeztu du, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiari eta Artziniegako Udalari eskatzen baitzaie irtenbide bat eman dezatela oinezkoentzako konexio segurua eta osatua ezartzeko, Museo Etnografikotik Artea-La Encina Santutegira eta atsedenlekura arteko ibilbidean.

AGERRALDIAK

2020ko errepide-proiektuak.- Arabako Popularrak batzarkide-taldeak agerraldi-eskaera egin du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, azaltzeko, AEPI Azpiegitura Nagusian planteatutako lanen inguruan, 2020an egitea aurreikusi dituen eta aurreko urteetan hartutako konpromisoen barruan ez dauden proiektu berriak zein diren.

Txakur hilotzak agertu dira Badaian.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak agerraldi-eskaera egin du, Ingurumena eta Hirigintza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Badaiako mendilerroko leize batean hainbat txakurren hilotzak agertu izanaren eta horren inguruan egindako kudeaketen eta ikerketen berri emateko.

Tuboplast Hispania enpresaren egoera.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek agerraldi-eskaera egin dute, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuak agerraldia egin dezan, Tuboplast Hispania Enpresa Batzordeak joan den abenduaren 5ean salatutako egoera konplikatuaren balioespena egiteko.

Gizarte Zerbitzuen Legea.- Zazpigarren Alaba auzo-elkarteak agerraldi-eskaera egin du, informazio-saio batean elkarte horretako eta Erreka Txiki elkarteko ordezkariek agerraldia egin dezaten, Gizarte Zerbitzuen Legea betetzearen eta koordinazio soziosanitarioaren inguruan.

Osasun-arreta landa-ingurunean.- Arabako Popularrak batzarkide-taldeak agerraldi-eskaera egin du, Araba ESIko eta Arabako Errioxako ESIko zuzendari kudeatzaileek agerraldia egin dezaten Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Batzordearen aurrean, landa-eremuko gaurko eta etorkizuneko osasun-arretaren egoeraren berri emateko.

GALDERAK

Araba Kalitatea komunikazio-kanpaina.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Diputatu Nagusiari zuzendua, Araba Kalitatea komunikazio-kanpainaren inguruan.

Nerbioiko Parke Lineala.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Nerbioiko Parke Linealaren lanekin lotutako hainbat konturen berri eskatzeko.

Kontziliazio-baimenak parekatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, uztartze-baimenak parekatzearen inguruan.

Lakuako Egoitza.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Lakuako auzoan pertsona nagusientzako egoitza-gune bat martxan jartzeko proiektuaren inguruan.

Haize-parke baten balizko instalazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Aixeindar enpresak San Juan kaian haize-parke baten balizko instalazio baterako egingo dituen prospekzioen inguruan.

Egoitza pribatuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako egoitza pribatuen gaineko hainbat konturen berri izateko.

Beti Gizartean, Ikatzbizi eta Murintxa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Beti Gizartean, Ikatzbizi eta Murintxa erakundeen inguruan.

Kanpo kontratazioen esleipenak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak gauzatutako kanpo kontratazioen esleipenak egiteko prozeduraren inguruan.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Kontratuak aholkularitza juridikoekin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak eta bere Erakunde Autonomoek 2019. urtean zehar eta azaroaren 30era arte kanpoko aholkularitza juridikoekin sinatutako kontratu guztien zerrenda eskatzeko.

Lakuako Egoitza.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Lakuako auzoan pertsona nagusientzako egoitza-gune bat martxan jartzeko proiektuaren inguruan.

Gizarte Zerbitzuen Aparteko Funtsa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten Arabako udalerriei dagokien Gizarte Zerbitzuen Aparteko Funtsaren inguruan.

Dirulaguntzen Plana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, 2018 eta 2019 urteetako ustekabekoei eta larrialdi-lanei aurre egiteko helburua duten Dirulaguntzen Planean aurkeztutako lanen inguruan.

Aholkulariak edo izendapen askeko lanpostuak.- Arabako Popularren Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, aholkularien lanpostuen eta/edo izendapen askeko lanpostuen kopuruaren inguruan.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-