Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Miñoien Kidegoko Patruila Berdea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatzeko, Miñoien Kidegoko Patruila Berdea indartzeko eta bultzatzeko premiaren inguruan.
Itunpeko irakaskuntza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatzeko, itunpeko irakaskuntza defendatzeko.
AGERRALDIAK
Zerga-neurriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, 2020rako zerga neurrien foru-arau proiektua aurkeztu dezan.
Alde horretatik, Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren beste agerraldi- eskaera bat aurkeztu du, 2020rako zerga neurrien foru-arau proiektua azaldu dezan.
Bidegabeko kobrantzak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken foru-diputatuaren agerraldia eskatu du, bidegabeko kobrantzen gaiaz hitz egin dezan.
Tuboplast Hispaniaren egoera.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba – Podemos/Ezker Anitza/Equo Batzarkide Taldeek Tuboplast Hispania enpresa-batzordeko ordezkarien agerraldia eskatu dute Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Batzordearen aurrean, haien 400 langileek une honetan bizi duten lan-ziurgabetasun egoera azal dezaten.
INTERPELAZIOAK
GOFEren lanpostu hutsak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, GOFEn izango diren erretiroen ondoriozko lanpostu hutsak betetzeko zer asmo duen jakiteko.
Arabako Teknologia Parkearen kapital-gehikuntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Teknologia Parkearen kapital-gehikuntzen inguruan.
GALDERAK
Ondarearen gaineko Zerga.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak galdera bat aurkeztu du osoko bilkuran erantzuteko, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Ondarearen gaineko Zergaren inguruan.
Laguntza-garapen osagarriaren programa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, mendekotasuna balioesteko aldian gauzatzen den laguntza-garapen osagarriaren programari buruz.
NPBren aurrerapena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako nekazariei NPBren aurrerapena ordaintzearen inguruan.
Foru Aldundiko aretoen irisgarritasuna.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren bidez mendetasun-prestazioak jasotzen dituzten pertsonentzako posta-gutunak jasotzeko solairuan irisgarritasun-lanak egitearen inguruan.
2019ko errenta-kanpaina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2019ko errenta-kanpainaren inguruan.
Autobus-geltokia Ullibarri-Ganboan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru diputatuari zuzendua, Ullibarri-Ganboa herriko Santiagolarra auzoko autobus-geltokiaren inguruan.
Ardoa Basque Wine Office.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bi egin ditu, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari, eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa Saileko foru-diputatuari zuzenduak, hurrenez hurren, ARDOA Basque Wine Office barne merkatuan sustatzearen inguruan.
Eguneko arretako landa-zentroak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, eguneko arretako landa-zentroei buruz.
Hegoak zerbitzua, genero-indarkeriaren biktimei laguntza emateko.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza sozio-juridikoa eta psikosoziala emateko Hegoak zerbitzuaren inguruan.
Artium Museoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Artium Museoaren Fundazioaren inguruan.
Gatz Harana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Gatz Harana Fundazioaren inguruan.
Hizkuntza-eskubideak.- Arabako Popularrak Batzarkide taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, GOFEk hirugarren sektoreko elkarteekin sinatutako hitzarmenetan hizkuntza-eskubideak bermatzeko klausulak ezartzearen inguruan.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Produktu fitosanitarioen erabilera murriztea.- Elkarrekin Araba – Podemos/Ezker Anitza/Equo Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, produktu fitosanitarioak murrizteko AFA lantzen ari den proiektuaren gaineko informazioa eskatzeko.
Ingurumen-proiektuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Ingurumen Proiektuak izeneko partidarekin loturik garatu diren proiektuen inguruan.
Ura Kudeatzeko Erakunde Berriaren Diru-laguntza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Ura Kudeatzeko Erakunde Berriaren Diru-laguntza izeneko partidaren inguruan.
Urbide Partzuergoaren Kudeaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Urbide Partzuergoaren Kudeaketa Enkomenda izeneko partidaren inguruan.
Azpiegitura hidraulikoetarako lurrak erostea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Azpiegitura hidraulikoetarako lurrak erostea izeneko partidaren inguruan.
Era berean, Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, 60207.6200.6400002 partidarekin lotutako azterketa eta proiektu hidraulikoekin loturik.
Klima-aldaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, 2020-2030 Klima Aldaketaren Estrategia izeneko partidaren inguruan.
Sexu-esplotazioaren ondoriozko biktimak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, 2015. urtetik gaur arte artatutako sexu-esplotazioaren ondoriozko emakume-biktimen kasuen inguruan.
Era berean, batzarkide-talde horrek berak informazio-eskaera bat egin du, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, 2015. urtetik gaur arte artatutako sexu-esplotazioaren ondoriozko adingabeko biktimen kasuen inguruan.