kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2020-06-17 - Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpenaimagen

Prokuradoreek Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan beste saio bat egin dute gaur goizean. COVID-19k sortutako pandemiaren ondoriozko egoera batzarkide taldeek aurkeztutako lau mozioren eztabaidaren protagonista izan da, eta horrekin batera, Foru Aldundiak aurkeztutako Zerga Premiazko Dekretu Arauemaile berri bat baliozkotu da.

COVID-19rekin zerikusia duten eta Sozietateen gaineko Zergari eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eragiten dieten premiazko neurriak onartzen dituen Zerga Premiazko 7/2020 Dekretu Arautzailea baliozkotu ondoren, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen aldeko botoekin, EH Bildu betzarkide taldearen kontrakoarekin eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldearen abstentzioarekin, Arabako Batzar Nagusiek hasiera eman diote foru gobernuaren lana bultzatzeko ekimenen eztabaidari.

Lehenik eta behin, EH Bildu batzarkide taldeak mozio bat aurkeztu du, eta horren bidez, Arabako Foru Aldundiari eskatu dio premiazko neurri batzuk har ditzala gizarte-zerbitzuei dagokienez, alarma egoera desigotzeko prozesuan. Eztabaidan EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da. EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek sinatutako erdibideko zuzenketa atzera bota du osoko bilkurak.

Jarraian, osoko bilkurak beste mozio bat eztabaidatu du, batzarkide talde berak aurkeztua, krisi soziosanitarioak lurraldeko toki-erakundeen finantzaketan izango dituen ondorioei eta arlo horretan hartu beharreko neurriei buruz. Bozketa amaitzeko, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek proposatutako zuzenketa onartu dute.

Gai-zerrendako bosgarren gaian, Arabako Popularrak batzarkide taldeak beste bi mozio eraman ditu osoko bilkurara. Lehenak enpresa txiki eta ertainei eta mikroenpresei Sozietateen gaineko Zergaren ordainketa malgutzeko eta geroratzeko aukera gehiago ematea zuen helburu. Osoko bilkurak mozioa atzera bota du EH Bildu batzarkide taldearen aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aurkako botoekin.

Azkenik, toki-erakundeen finantzaketa-tresnetan irizpideak aldatzeko beharrari heldu diote prokuradoreek. Gai-zerrendako puntu honetan, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek sinatutako erdibideko zuzenketa ere aurkeztu da, eta atzera bota da.

Batzordeen bilerak bezala, osoko bilkura ere streaming bidez jarraitu ahal izango da Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live). Amaitu ondoren, halaber, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.

Fitxategiak

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-