kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

2020-04-21 - Mahaikideen bileraimagen

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur arratsaldean bildu da era telematikoan Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:  

MOZIOAK

Autonomo eta enpresa txikientzako laguntza.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, turismoaren sektoreko autonomoei eta enpresa txikiei babesa emateko diru-laguntzen deialdia egite aldera, COVID-19k eragindako gastuei aurre egitearren.

Neurriak gizarte-baliabideetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, Foru Gobernuak gizarte-baliabideetan arrisku handiena duten erabiltzaileak eta langileak babesteko hartu behar dituen neurriei buruz.

Enplegua eta jarduera ekonomikoari eusteko neurriak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, enpleguari, jarduera ekonomikoari eta ehun produktiboari eusteko eta haien suntsipena geldiarazteko.  

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, premiaz eman dakizkien protokoloak, babes-neurriak eta testak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileei, bai eta joaten diren etxebizitzei buruzko informazio eguneratua.

AGERRALDIAK

Neurriak berdintasun arloan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, berdintasun arloan Lehendakaritza Sailak osasun krisi honen aurrean hartu dituen neurriak azaldu ditzan.

INTERPELAZIOAK

Krisi sanitarioaren ondorioei buruzko foroa.-  EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, jakiteko borondaterik duen Aldundiaren aurrekontuan egin beharreko aldaketak negoziatzeko eta adosteko, bai eta foro, mahai edo antzeko zerbait ezartzeko, COVID-19k eragindako krisi sozio-sanitarioaren ondorio larriei aurre egiteko neurriak eztabaidatu eta adoste aldera.

Gizarte-zerbitzuei buruzko diagnostikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, jakiteko asmorik duen Arabako gizarte zerbitzuen egoerari buruzko benetako diagnostiko bat egiteko behar diren bideak zabaltzeko eta Arabako gizarteak dituen beharrei eta erronkei erantzuna emateko eredu baten inguruan hausnartzeko.

GALDERAK

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren egoerari buruz.

Indesaren plantilla.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Indesaren plantillari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Egoitzetan hildako pertsonak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko adinekoentzako egoitza edo etxebizitza komunitarioetan hildako pertsonen kopuruari buruz.

PROPOSAMENAK

Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak honako proposamen hauek aurkeztu ditu:

  • ostalaritza eta merkataritzaren eta kulturaren sektoreentzako laguntza-plan bat abian jartzeko.
  • gizarteko sektore ahulenek elikadurarako duten eskubidea eta bermea sendotzeko.
© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 103
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-