kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Batzordeak eta Ponentziakimagen

Funtzioak

Batzordeek honako funtzio hauek dituzte:

  • Euren eskumenen esparruaren arabera foru arau proiektuak edo proposamenak, mozioak eta ekimenak ezagutzea.  (54.1 artikulua).
  • Batzordean erantzuteko galderak bideratzea.
  • Foru diputatuen bilkura informatiboak bideratzea (187. artikulua).
  • Taldeek eskatuta, foru diputatuen, Aldundiko goi kargudunen edo beste pertsona batzuen agerraldiak hartzea (188. artikulua).
  • Bilkura informatiboetako agerraldiak bideratzea (189. artikulua).
  • Garrantzi berezia ez duten gai orokorrei buruzko foru arau proiektu eta proposamenetan, Batzar Nagusietako Mahaiak erabaki dezake testu horren irizpenaz arduratuko den Batzordeari araugintzako ahalmen osoarekin egin dezala eskatzea, beraz, ez dute Osoko Bilkuraren azken onespenaren beharrik izango (143.1 artikulua).
imagen_trasparente
imagen_trasparente

Osaketa

Mahaiak, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, zehaztuko du zenbait kide osatuko dituzten Batzordeak, baina honako irizpide hauek izan beharko ditu kontuan:

  • Taldea bakoitzak dagokion kide kopurua izango du, taldeak dituen kide kopuruaren araberakoa.
  • Talde bakoitzak sortzen den batzorde arrunt bakoitzean gutxienez kide bat izateko eskubidea du.
  • Edozein modutan, Batzordeen Osaketa, Osoko Bilkurarenaren isla zehatza izango da (50.2 artikulua).

Batzordea osatzeko bilkuran, batzordeko lehendakaria eta lehendakariordea aukeratuko dituzte kide guztien artean; ezingo du Batzar Nagusietako Mahaiko kide izan, ezta foru diputatu kargua eduki ere (51.4 artikulua).
Legelariek, Batzordeei dagokienez, dituzten zereginak betetzeko beharrezkoa duten aholkularitza juridiko eta teknikoa eskainiko diete; baita haiek hartutako irizpideen arabera dagozkien txostenak eta irizpenak egiteko ere; gainera, Aktan Batzordeak hartutako erabakiak jasoko dituzte.  (51.3 artikulua).

Batzordeko kideen ordez, Talde bereko beste kide bat ager daiteke, baina aldez aurretik jakinarazi behar da (51.6 artikulua).

Batzordeko kide ez diren batzarkideak ere Batzordera etor daitezke; aurkeztu diren ekimen edo proposamenen inguruan esku hartzeko eskubidea dute baina ezingo dute botorik eman (51.7 artikulua).

Foru Aldundiko kideak etor daitezke Batzordeetara, hitza dute, baina bakarrik bozka dezakete Batzorde horietako kide baldin badira (51.8 artikulua).

Batzorde motak

Bi Batzorde mota daude: arruntak eta bereziak (50.1 artikulua).

Batzorde arruntak: Batzarren agintaldi bakoitzaren hasieran osatzen dira; Batzarretako Mahaiak osatuko ditu (Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren) eta finkatuko du Batzordeen kopurua, horien izena eta eskumen-esparrua (58.1 artikulua).

Honako hauek ere Batzorde arruntak dira:

  • Bateraezintasun Batzordea; Batzorde honen zeregina Osoko Bilkuran prokuradore hautetsien eta horien ordezkoen bateragarritasunari edo bateraezintasunari buruzko irizpenak aurkeztea da, beharrezkoa bada (59. artikulua).
  • Araudi eta Barne-gobernurako Batzordea (60. artikulua); Batzarretako lehendakariak (batzordeburua izango da), Mahaiko gainontzeko kideak eta, Batzorde Arruntak izendatzeko arauekin bat etorriz horretarako aukeratutako prokuradoreek osatuko dute (50.2 artikulua).

Eskumenak:

  1. Batzar Nagusien aurrekontuak aztertzea eta onestea araugintzako ahalmen osoarekin.
  2. Aurrekontua burutzen dela kontrolatzea eta ekitaldiaren amaieran aurrekontu horren likidazioa egitea.
  3. Batzar Nagusien Araudiari buruz proposatzen diren aldaketak burutzea.
  4. Batzarrek jasotako eskaerak (banakakoak edo taldeetakoak) izapidetzea, betiere informatzeko bilkuretan ezin badira izapidetu (61.1 artikulua).
  5. Barne gobernu eta arautegiari buruzko gai guztiak, Mahaiak bere esku utzitakoak (60.3 artikulua).

Batzorde Iraunkor bihurtzea (62. artikulua).
Arautegi eta Barne-gobernurako Batzordea Batzorde Iraunkor bihurtuko da bilkuren aldien artean eta Batzarren agintaldia amaitzen denean. Honako funtzio hauek izango ditu: Osoko Bilkurari dagozkion eta atzeratu ezin diren funtzioak burutzea eta gaiak lantzea (62.3 artikulua). Batzarren egiten duten hurrengo Osoko Bilkuran Batzorde Iraunkorrak landutako gaien eta hartutako erabakien berri eman beharko du (62.4 artikulua).

Batzorde Bereziak edo ezohikoak (63. artikulua).
Lan jakin baterako sortzen diren Batzordeak dira; sortzeko erabakian zehaztuko da zein den lan jakin hori.
Batzar Nagusietako Mahaiak bereziki horretarako egiten dituen arauek zuzenduko duten Batzorde berezi horien osaketa, antolaketa eta funtzionamendua (50.4 artikulua).
Batzorde berezi horiek desagertu egingo dira aginduta duten lana amaitzen dutenean eta, edozein kasutan ere, Batzarren agintaldia amaitzen denean.

Ikerketa Batzordea (64. artikulua).
Sortzeko proposamena: Batzar Nagusietako Mahaiak, bi Batzarkide Taldek, 15 prokuradorek edo gehiagok edo Foru Aldundiak eska dezakete halako batzordeak sortzeko.
Helburua: Lurralde Historikoaren interes publikokoa den edozein gaiaren inguruan zer behin-behineko erantzukizun politiko izan duten aztertzea.
Proposamenaren baldintzak: Batzar Nagusien Mahaiaren aurrean idatziz aurkeztu behar da, ikerketaren xedea zehaztuz eta horren beharra justifikatuz. Onestea: Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak, aldez aurretik gai-zerrendan sartuta.
Ponentziako kideak izendatzea: Batzorde Arruntetarako aurreikusten den moduan.
Funtzionamendua:
Ikerketa Batzordeek lan-plan bat egingo dute, eta Batzordeen baitan lan-taldeak izendatu ditzakete eta Batzarren lehendakaritzaren bidez partikular, agintari edo funtzionario baten agerraldia eska dezakete pertsona horrek azalpenak eman ditzan. Pertsona hori, beharrezkoa bada, bere aholkulari edo legelariarekin joan daiteke.
Batzordeak delituren baten adierazgarririk ikusten badu, Batzar Nagusien Mahaiari jakinaraziko dio eta horrek Ministerio Fiskalari jakinaraziko dio.
Ikerketa Batzordeetako bilkuren edukia eta eztabaidak isilpekoak izango dira Osoko Bilkurak txostena onesten duen arte, Batzordeak berak beste gauza bat erabaki ezean.
Ondorioak: Ondorioak txosten batean jaso behar dira eta Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak eztabaidatuko du aipatutako txostena. Txostena, eta sustatzaileek eskatuz gero, baita gain hartu ez diren proposamenak ere, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Komunikazioa: Ikerketa amaituta, txostena Arabako Foru Aldundira bidaliko da.

Ponentziak

Oro har: Zenbait gai aztertzeko organoak dira, Batzordeetan sor daitezke (57. artikulua).

Ponentziak araugintza tramitean (132. artikulua).
Helburua: Foru Arau proiektuak eta proposamenak eta aurkeztutako zuzenketa partzialak aztertzea.
Osaketa: Batzarkide Talde bakoitzeko kide batek osatuko du eta boto haztatua izango du. Eragindako pertsonak edo taldeek eta lantzen den gaian ospe ezaguna duten profesionalek ere parte har dezakete.
Txostena: Ponentziak txosten bat egingo du aurkeztutako zuzenketei buruz egokiak jotzen dituen proposamenekin. Halaber, Talderik ez badago aurka, zuzenketarik jaso ez duten artikuluen inguruan beharrezkotzat jo dituen aldaketak.

Aztertzeko ponentziak (57. artikulua).
Helburua: Batzordeetan lantzeke dauden gaien inguruko txostena egitea edo Batzar Nagusien Mahaiak esleitu dizkien eta eskumenekoa dituzten gaiak aztertzea.
Sortzeko eskaera: Edozein Batzarkide Taldek, Batzar Nagusietako Mahaiari zuzendutako idazki arrazoitu bidez, Batzorde Arrunt batean Ponentzia bat eratzeko eskaera egin dezake. Eskaeran ondokoak azalduko ditu: eskaeraren arrazoiak, aztertu beharreko gai jakina, proposatzen den metodologia eta zer epe duen Ponentziak lanak amaitzeko. 
Eraketa: Dagokion Batzordeak gaia hurrengo osoko bilkuran sartuko du.  Sortzea erabakiz gero, Ponentzia eratutzat joko da.
Osaketa: Batzarkide Talde bakoitzeko prokuradore bat (boto haztatuarekin) eta osatzeko bilkuran koordinatzaile bat aukeratuko da. Aztertzen den gaiarekin lotura zuzena duten erakundeetako ordezkariek edo gizarte eragileek Ponentziako lanetan parte har dezakete, betiere Ponentziak hala erabakitzen badu (57.7 artikulua).
Azken txostena eta onespena:  Lanak amaitutakoan Ponentziak txosten bat egingo du eta txosten horrek gehiengoaren iritziak jasoko ditu eta horiekin bat ez datozen iritziak onartu ez diren proposamenekin batera ere jarriko ditu. Parte hartu duten gizarte eragileei txostena bidaliko zaie, oharren bat egiteko aukera izan dezaten.
Azken  txostena Batzordean aurkeztuko da, eta hortik hori eztabaidatuko duen eta, hala badagokio, onetsiko duen Ponentzia aterako da.
Adostutakoa betetzea:  Batzar Nagusietako Mahaiak, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu adostutakoa bete dadin.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Pribadutasun-politikea-