kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Bozeramaile Batzarraimagen

Batzarkide Taldeko bozeramaileek osatzen dute; Batzar Nagusietako lehendakariak, edo haren ordezko lehendakariorde batek edo idazkari batek zuzenduko du. Mahaiko gainontzeko kideak joan daitezke eta Bozeramaile bakoitzak Taldeko beste kide bat eramen dezake. Legelari nagusiaren, edo haren ordez arauen arabera aritzen denaren, aholkularitza izango dute.

Arabako Foru Aldundiari Bozeramaileen Batzarraren deialdiaren berri emango zaio beti, egokia iruditzen bazaio, batzarrera ordezkari bat bidal dezan (48.3 artikulua).

Funtzioak

  • Osoko bilkurako gai-zerrenda ezartzea, Ganberako lehendakaritzarekin adostuta (73.1 artikulua).
  • Batzarkideen artean banatzea osoko bilkuren aretoko eserlekuak (66.1 artikulua).
  • Aho batez onesten ditu adierazpen instituzionalak (185. artikulua).

Bere aldeko iritzia behar da ondorengoetarako:

  • Lehendakariak ebazpen orokor bat eman dezan Araudia osatzeko zereginetan (45.4 artikulua).

Bere iritzia entzun beharko da ondorengoetarako:

  • Batzar Nagusien lanak ordenatzeko eta errazteko lagungarriak diren irizpideak ezartzeko.
  • Batzarkide taldeek batzordeetan duten kide kopurua zehazteko.
  • Batzarkide taldeek Batzar Nagusien egoitzan duten kokapena zehazteko.
  • Batzordeen eta osoko bilkuraren jarduera-egutegia ezartzeko.
  • Batzar Nagusien jarduerak sustatzeko, osoko bilkuraren jarduera-egutegia zehazteko eta organoen lanak koordinatzeko.
  • Ohiko batzordeen kopurua, izena eta eskumen-eremua zehaztea (58.2 artikulua), bai eta Batzar Nagusien agintaldian beharrezkoak diren aldaketak ere (58.4 artikulua).
  • Mahaiaren erabakiren bati buruzko berraztertzeko eskaera egin denean (44.2 artikulua).
© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Pribadutasun-politikea-