kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Mahaiaimagen

Mahaia Batzar Nagusien organo gidaria da. Batzar Nagusietako lehendakariak zuzentzen du Mahaia eta Batzarren taldeko ordezkaritza du parte hartzen dituen ekitaldietan (41.1 artikulua).

Osaketa: Lehendakariak, bi lehendakariordek (1. eta 2.) eta bi idazkarik osatzen dute. Mahaiak -lehendakaritzak proposatuta- izendatutako legelari baten laguntza izango dute.

Funtzioak (44.1 artikulua).

  • Administrazio eta antolakuntzako funtzioak, eta baita langileen burutza funtzioak ere.
  • Ganberako aurrekontuen proiektua egitea, bai eta horien behin behineko aldaketak, aurrekontu horren exekuzioa zuzendu eta kontrolatzea, betetzearen justifikazioa, gastua ordenatzea eta batzarkide taldeei exekuzio-mailaren berri ematea.
  • Batzar Nagusietara zuzendutako agiriak kalifikatuko ditu eta izapidetzeko onartzen dituen edo ez eta nola izapidetuko dituzten erabakiko du.
  • Batzarren jarduera sustatuko du eta Osoko Bilkuren zein Batzordeen lan-egutegiak finkatuko ditu, organoen lanak koordinatuz.
  • Batzar Nagusien izenean egokitzat jotzen dituen bereizketak sortu eta ematea.
  • Araudiak agintzen dion beste edozein funtzio, berariaz organo bati esleitu ez bazaio.
  • Erabakiak berriz kontsideratzea: Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, kalifikatzeko erabakiei eta agirien tramitazioari buruz berriz aztertzeko egiten diren eskaerak erabakiko ditu (44.2 artikulua).
© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Pribadutasun-politikea-